Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko irailaren 20koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia erkidegoko udaltzaingoei aplika dakizkiekeen kondekorazioak eta sariak diseinatu, erabili eta erakusteari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 189
- Hurrenkera-zk.: 4306
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/20
- Argitaratze-data: 2012/09/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzainen kidegoei aplika dakiekeen kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzko urtarrilaren 26ko 27/2010 Dekretuaren bidez (EHAA, 22. zk., 2010eko otsailaren 3koa) arautu ziren Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen III. tituluko V. kapituluan aurreikusitako zerbitzu-egintzaren deklarazioak dituen eraginak; hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoetako funtzionarioei loturik, baita berorien ibilbide profesionalean zehar egindako polizia-lanaren aitorpena ere, eta ezarri zituen Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoetako funtzionarioek jaso ditzaketen kondekorazioak eta sariak.
Dekretu horretan xedatutakoaren ondorioz, eta «Jaurlaritzari» buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4.a artikuluak esleitutako ahalaz baliatuta, jarraian ezarriko dira polizia-lanarengatiko dominaren -emateko zerbitzu-egintzaren deklarazioarekin loturik baitago- eta polizia-zerbitzuarengatiko diplomaren diseinua eta ezaugarriak. Gainera, domina eta gainerako kondekorazioak eta sariak erabili eta erakusteko arauak jarriko dira, eta udalei ahalmena emango zaie, egokitzat jotzen baldin badute, zorion-oharren diseinua eta ezaugarriak finkatu eta erabilera arautzeko.
Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak horren berri niri eman ondoren
Polizia-lanarengatiko domina, Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzainen kidegoei aplika dakiekeen kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzko urtarrilaren 26ko 27/2010 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusita baitago, elementu hauek osatzen dute: Domina, xingola, orratza eta miniatura.
Polizia-lanarengatiko dominaren eta bera osatzen duten elementuen diseinua eta ezaugarriak I. Eranskinean ezarritakoak dira.
Polizia-lanarengatiko domina uniformean eraman edo jarri ahalko da soilik bera emateko ekitaldian eta tokiko agintariek baimendutako gainerako aldietan. Kasu horietan gala-uniformean jarriko da, bularraren ezkerreko aldean, sakelaren goiko ertzaren edo uniformeko logoaren gainetik.
Funtzionarioak polizia-lanarengatiko domina bat baino gehiago izanez gero, ezkerralde horretan jarriko dira.
Orratza gala-uniformean eraman edo jarri ahalko da tokiko agintariek polizia-lanarengatiko domina uniforme horretan jartzea edo eramatea baimentzen ez duten aldietan, eta bularraren ezkerreko aldean kokatuko da, sakelaren goiko ertzaren edo uniformeko logoaren gainetik. Ekitaldi ofizialetan edo garrantzi berezikoetan, eta gala-trajerik eduki ezean, laneko uniformean eraman edo jarri ahalko dira.
Funtzionarioak polizia-lanarengatiko domina bat baino gehiago izanez gero, orratz guztiak batuta edo elkarri lotuta egongo dira ezkerreko alde horretan.
Polizia-lanarengatiko dominaren miniatura edozein janzkiren hegalean edo botoi-zuloan eraman edo jarri ahalko da, baina ez da ez galako uniformea ez laneko uniformea izango.
Funtzionarioak polizia-lanarengatiko domina bat baino gehiago izanez gero, ezin izango du miniatura bat baino gehiago eraman.
Polizia-zerbitzuarengatiko diplomaren diseinua eta ezaugarriak, bereizgarri zuridun eta bereizgarri gorridun modalitateetan, II. eranskinean ezarritakoak dira.
Polizia-zerbitzuarengatiko diplomak, bereizgarri zuridun diplomaren eta bereizgarri gorridun diplomaren modalitateetan, diplomaren modalitateari dagokion orratza eramango du, eta horren diseinua eta ezaugarri teknikoak II. eranskinean aipatutakoak izango dira.
Orratza galako zein laneko uniformeetan eraman ahalko da; baina, non jarriko den kontuan hartuta, bere tamainan eta materialean desberdintasunak izango dira. Hori horrela, orratzen diseinuan jasotzen den bezala, galako uniformean eramango dena 30 milimetrokoa izango da, eta bakarrik oihalezkoa. Laneko uniformean eramango dena, ordea, 23 milimetrokoa izango da eta oihalezkoa edo esmaltezkoa izan daiteke.
Polizia-zerbitzuarengatiko bereizgarri gorridun diploma lortu ondoren, uniformean bakarrik bere orratza eraman edo jarri ahalko da.
Diplomaren orratza galako uniformean eramaten denean, eta funtzionarioak aldi berean uniforme horretan polizia-lanarengatiko domina edo dominak eramanez gero; hala badagokio, diplomaren orratza dominaren goiko aldean jarriko da eta, domina batzuk eramanez gero, erdialdean, horien gainetik.
Diplomaren orratza galako uniformean eramaten denean, eta aldi berean funtzionarioak uniforme horretan polizia-lanarengatiko dominari dagokion orratza jarrita baldin badu, diplomaren orratza dominari dagokion orratzaren ezkerrean jarriko da edo jasotako dominei dagozkien orratz batuen edo elkarri loturikoen ezkerrean.
Diplomaren orratza laneko uniformean eramaten denean, ezkerreko aldean jarriko da eta; funtzionarioak polizia-lanarengatiko domina baldin badu, diplomaren orratza dominaren orratzaren ezkerrean jarriko da edo jasotako dominei dagozkien orratz batuen edo elkarri loturikoen ezkerrean.
Udalei dagokie meritudun ekintzengatik egiten diren zorion-oharren diseinua eta ezaugarri teknikoak zehaztea, betiere dominak emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira.
Arau honetan aurreikusitako kondekorazio edo sariren bat eskuratu duten funtzionarioek bakarrik erabili edo erakutsi ahalko dute beren udaltzaingoari aplika dakiokeen legedian ezarritako kasuetan eta xedeetarako, baina erakundekoak ez diren hirugarrenek ezin izango dute erabili.
Udaltzaingoetako funtzionarioek dauzkaten kondekorazioak eta sariak arduraz zaindu eta gordetzeko betebeharra dute, eta guztiz debekatuta dago kondekorazioen edo sarien forma edo ezaugarriak aldatzeko edozein manipulazio egitea.
Arau honetan aurreikusitakoez bestelako kondekorazioak edo sariak erabiltzea edo erakustea bakarrik onartuko da udaltzaingoko langileei aplika dakiekeen legedian aurreikusitako kasuetan eta xedeetarako eta legedi horretan adierazitako moduan.
Polizia-lanarengatiko domina emateko ekitaldia ahalik eta osperik handienaz burutuko da eta, aldi berean, udaltzaingoarentzat esanahi berezia duten egunetan egiten ahaleginduko da, baldin eta presa- edo egokiera-arrazoiengatik beste momentu batean egitea gomendagarria ez bada.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 20a.
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Garatzen du: 27/2010 DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzainen kidegoei aplika dakiekeen kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzkoa.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2012ko irailaren 20koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia erkidegoko udaltzaingoei aplika dakizkiekeen kondekorazioak eta sariak diseinatu, erabili eta erakust