Arautegia
Inprimatu270/2004 DEKRETUA, abenduaren 28koa, farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun-produktuak ezartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 110
- Xedapen-zk.: 270
- Xedapen-data: 2004/12/28
- Argitaratze-data: 2005/01/11
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko ordenazio farmazeutikorako uztailaren 17ko 11/1994 Legearen oinarrizko helburua herritar guztiei arreta farmazeutiko egokia garantizatzea besterik ez da eta, Legeak berak dioenez, arreta hori egokitzat jo daiteke, baldin eta betetzen den premisetako bat medikamentua erraz eta bizkor eskuratzea bada.
Dekretu honen xedea premisa hori bete dadin erraztea da, farmaziako arreta-sareak biztanleriaren premia arruntenei erantzuteko medikamentu eta osasun-produktuak beti izango dituela ziurtatuta. Horretarako, farmazia-bulegoek eta –biltegiek eduki behar dituzten gutxieneko izakinak ezartzen ditu. Eta izaera praktikoarekin, eta biztanleriaren eta lurraldeen egoera ezberdinek eragiten dituzten behar ezberdinak bateratzeko asmoarekin egiten du hori, beharrak ezberdinak izan arren, guztiek baitute berehala jarduteko beharra.
Komeni da esatea eranskineko idazketa medikamentuen sailkapen anatomiko, terapeutiko eta kimikora (ATK) egokitzen dela, medikamentuen sailkapena ATK sistemara egokitzen duen urriaren 31ko 1348/2003 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.
Ordenazio Farmazeutikorako Legeak azken xedapen bakarreko 2. paragrafoan Eusko Jaurlaritzari lege hori garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak izan daitezkeen arau guztiak emateko baimena ematen dio; eta horren indarrez ematen da dekretu hau.
Horrenbestez, Osasun sailburuak halaxe proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Aholkularitza Batzorde Juridikoarekin bat, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko abenduaren 28an egindako bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun-produktuak ezartzen dira.
Farmazia-bulegoek beti eduki behar dituzte dekretu honetako eranskinean azaltzen diren medikamentuei eta osasun-produktuei dagozkien gutxieneko izakinak, horretarako, emandako, iraungitako edo hondatutako izakinak berrezartzeko sistema egokia antolatuz.
Farmazia-biltegiek, 2259/1994 Errege Dekretuaren 16. artikuluan aurreikusitako eraginetarako, beti eduki behar dituzte dekretu honetako eranskinean azaltzen diren medikamentu eta osasun-produktuak, eskuarki hornitzen dituzten establezimendu banatzaileetako beharrak betetzeko adinako kopuruan.
Behar bezala justifikatutako gorabeherak direla eta, farmazia-bulegoek eta –biltegiek dekretu honen arabera gutxienez eduki beharreko izakinak ez baldin badauzkate, 24 orduko epea pasa baino lehen berrezarri beharko dituzte.
Farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean aritzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluko 4. idatz-zatia honela idatzita egongo da aurrerantzean:
"4.– Jardunean jartzeko baimenaren berri jaso ondorengo 10 egunen barruan zabaldu beharko du interesdunak bulegoa. Jendearentzako zabaltze egunean,behar hainbateko baliabide tekniko eta materialez hornituta egon beharko du farmazia berriak. Halaber, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen gutxieneko medikamentuak eta osasun-produktuak eduki beharko ditu.
Osasun Administrazioari eta dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari zabaltzearen berri emango beharko die interesdunak, ekintza hori burutu baino lehen."
Dekretu honen eranskina bost urtero berrikusi beharko da, gutxienez, Osasun sailburuaren Aginduaren bitartez, interes teraupeutikoa dutelako edo garrantzi berezia dutelako egokiak diren merkatu-berrikuntzetara egokitzeko.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilabetera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2004ko abenduaren 28an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRÍBAR.
Abenduaren 28ko 270/2004 DEKRETUAREN ERANSKINA
ANEXO AL DECRETO 270/2004, de 28 de diciembre.
ATK sailkapena Osagai aktiboa Mota farmazeutikoa Zenbat ontzi
Clasificación ATC Principio activo Forma farmaceútica Número de envases
A02AD03 Almagato sobreak edo pilulak 4
sobres o comp.
A02BC01 Omeprazol kapsulak/cápsulas 2
A03BA01 Atropina anpuluak/ampollas 1
A03BB01 Butileskopolamina/Butilescopolamina anpuluak/ampollas 1
A03BB01 Butileskopolamina/Butilescopolamina grageak/grageas 1
A03FA01 Metoklopramida/Metoclopramida anpuluak/ampollas 1
A03FA01 Metoklopramida/Metoclopramida disoluzioa/solución 2
A06AG01 Sodio fosfato mono eta dibasikoa enema 2
Sodio fosfato mono y dibásico
A07CA Errehidratazioko disoluzioa disoluzioa edo sobreak/solución o sobres 6
Solución de rehidratación
A07DA03 Loperamida kapsulak/cápsulas 2
A10AB Insulina azkarra anpuluak edo kartutxoa 1
Insulina rápida ampollas o cartucho
A10AC Bitarteko insulina / Insulina intermedia anpuluak edo kartutxoa 1
ampollas o cartucho
B01AA07 Acenocumarol 4 mg pilulak/comprimidos 4
B01AB01 Heparina frakzionatua anpuluak edo bialak / ampollas o viales 2
Heparina fraccionada
B01AC06 Azido azetilsalizilikoa pilulak/ comprimidos 2
Ácido acetil salicílico 100 mg
B02AA01 Azido tranexamiko edo aminokaproikoa anpuluak/ampollas 1
Ácido tranexámico ó aminocaproico
B02BA01 Fitomenadiona 10 mg anpuluak /ampollas 1
B05BB01 Serum isotonikoa / Suero isotónico disoluzio injektagarria / solución 2
0,9 % 500 mL inyectable
C01AA05 Digoxina anpuluak/ampollas 1
C01AA05 Digoxina pilulak/comprimidos 3
C01BD01 Amiodarona pilulak/comprimidos 1
C01CA24 Adrenalina anpuluak/ampollas 1
C01DA02 Nitroglizerina/Nitroglicerina grageak /grageas 2
C01DA02 Nitroglizerina/Nitroglicerina aerosola/aerosol 2
C03CA01 Furosemida anpuluak/ampollas 1
C03CA01 Furosemida pilulak/comprimidos 3
C09AA01 Captoprilo pilulak/comprimidos 2
ATK sailkapena Osagai aktiboa Mota farmazeutikoa Zenbat ontzi
Clasificación ATC Principio activo Forma farmaceútica Número de envases
D08AC02 Clorhexidina disoluzioa/solución 2
D08AG02 Pobidona iodatua disoluzioa/solución 2
Povidona iodada
D09A Tul koipetsuko konpresak aposituak/ apósitos 2
Compresas de tul graso
G02AB01 Metilergometrina tantoak/gotas 1
H02AB02 Dexametasona 1 mg pilulak/comprimidos 1
H02AB02 Dexametasona 4 mg anpuluak/ampollas 1
H02AB04 Metilprednisolona anpuluak/ampollas 3
H04AA01 Glukagoia/Glucagón anpuluak/ ampollas 1
J01CA04 Amoxizilina/Amoxicilina kapsulak, pilulak edo suspentsioa 4
cápsulas, comp. o suspens.
J01CE08 Benzilpenizilina-benzatina biala/ vial 2
Bencilpenicilina-benzatina 1200000
J01CR02 Amoxizilina + azido klabulanikoa kapsulak edo disoluzioa 6
Amoxicilina + ácido clavulánico cápsulas o solución
J01FA01 Eritromizina/Eritromicina pilulak edo suspentsioa 2
comprimidos o suspensión
J06AA02 Inmunoglobulina antitetánica anpuluak /ampollas 1
Inmunoglobulina antitetanikoa
M01AB05 Diklofenakoa/Diclofenaco 50 mg pilulak/comprimidos 6
M01AB05 Diklofenakoa / Diclofenaco 75 mg anpuluak/ampollas 2
M01AE01 Ibuprofenoa/Ibuprofeno sobreak edo pilulak / sobres o comprimidos 8
M01AE01 Ibuprofenoa/Ibuprofeno suspentsioa/ suspensión 4
N01BB03 Mepibakaina % 1 / Mepivacaína 1 % anpuluak/ ampollas 1
N02AA01 10 anpuluko % 1 morfina anpuluak/ ampollas 1
Morfina 1 % de 10 ampollas
N02AA01 Morfina 30 mg pilulak/comprimidos 1
N02AB03 Fentanilo enplastuak/parches 1
N02BA01 Azido azetilsalizilikoa pilulak/ comprimidos 20
Ácido acetilsalicílico 500 mg
N02BB02 Metamizol anpuluak/ampollas 4
N02BB02 Metamizol 575 mg kapsulak edo pilulak 4
cápsulas o comprimidos 20
N02BE01 Paracetamol kapsulak edo pilulak
cápsulas o comprimidos
N02BE01 Paracetamol tantoak/gotas 4
N03AA02 Fenobarbital anpuluak/ampollas 1
N05AA01 Clorpromazina anpuluak/ampollas 1
N05AD01 Haloperidol anpuluak/ampollas 1
N05AL01 Sulpirida anpuluak/ampollas 1
N05BA01 Diazepam pilulak/comprimidos 2
N05BA01 Diazepam anpuluak/ampollas 2
N05BA01 Diazepam enema 1
N05BA06 Lorazepam 1 mg pilulak/comprimidos 4
N05BA12 Alprazolam 2 mg pilulak/comprimidos 2
N07AA01 Neostigmina anpuluak/ampollas 1
R03AC02 Salbutamol 100 mcg/ inhalazioa/inhalación inhalagailua/inhalador 4
R03BA02 Budesonida 200 mcg/inhalazioa/inhalación inhalagailua/inhalador 3
R05DA04 Kodeina/Codeina pilulak/ comprimidos 1
R06AB02 Dexclorfeniramina anpuluak/ampollas 1
S01AA11 Gentamizina/Gentamicina kolirioa edo pomada oftalmikoa 2
colirio o pomada oftálmica
S01AD03 Aciclovir pda.oftalmikoa / pda.oftálmica 2
S01BA01 Dexametasona kolirioa edo pomada oftalmikoa 2
colirio o pomada oftálmica
ATK sailkapena Osagai aktiboa Mota farmazeutikoa Zenbat ontzi
Clasificación ATC Principio activo Forma farmaceútica Número de envases
S01ED01 Timolol kolirioa/colirio 2
S01FA01 Atropina kolirioa/colirio 1
S01HA03 Tetrakaina + Oxibuprokaina kolirioa /colirio 1
Tetracaína + Oxibuprocaina
V03AB15 Naloxona anpuluak/ampollas 1
V06DC01 Glukosa-disoluzio hipertonikoa flaskoa/ frasco 500 ml 1
Sol. glucosa hipertónica 50 % IV
Izena/Denominación Kopurua/Cantidad
Erabili eta botatzeko insulina-xiringa orratzaduna 6
Jeringa desechable de insulina con aguja
5 x 2,5 cm-ko esparatrapu hipoalergenikoa 4
Esparadrapo hipoalergénico 5 x 2,5 cm
100 unitateko gaza esterileko konpresak 4
Compresas de gasa estéril de 100 unidades
Gernua jasotzeko helduentzako flaskoa 4
Frasco de recogida de orina adultos
Gernua jasotzeko haurrentzako poltsa
Bolsa de recogida de orina niños 2
Foley zunda 16, 18 1 bakoitzetik
Sondas Foley 16, 18 1/cada
Bisturi orratzaduna / Bisturí con hoja 1
Haurrentzako inhalazio-kamara 1
Cámara de inhalación infantil
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2022ko maiatzaren 31koa, Osasuneko sailburuarena, 270/2004 Dekretuaren eranskina aldatzen duena (270/2004 Dekretua, abenduaren 28koa, farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun-produktuak ezartzen dituena).
- Aldatzen du: 338/1995 DEKRETUA, ekainaren 27koa, farmazia-bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta ihardunean jartzea arautzen dituena.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «270/2004 Dekretua, abenduaren 28koa, farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun produktuak ezartzen dituena».
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2016ko ekainaren 2koa, Osasuneko sailburuarena, 270/2004 Dekretuaren eranskina aldatzen duena (270/2004 Dekretua, abenduaren 28koa, farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun-produktuak ezartzen dituena
- Garatzen du: 11/1994 LEGEA, ekainaren 17koa, Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako dena.