Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «270/2004 Dekretua, abenduaren 28koa, farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun produktuak ezartzen dituena».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 79
- Hurrenkera-zk.: 2130
- Xedapen-zk.: 270
- Xedapen-data: 2004/12/28
- Argitaratze-data: 2005/04/27
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun produktuak ezartzeko abenduaren 28ko 270/2004 Dekretua 2005eko urtarrilaren 11ko EHAAn (6 zk.) argitaratu zen. Testu horretan aurreko paragrafoetan adierazitako moduko hutsak antzeman direnez, zuzendu egiten dira ondoren:
Eranskinean, 288. orrialdean, honako hau dioenean:
N02BB02 Metamizol 575 mg kapsulak edo pilulak 4
cápsulas o comprimidos 20
N02BE01 Paracetamol kapsulak edo pilulak
cápsulas o comprimidos
Honako hau esan behar du:
N02BB02 Metamizola 575 mg kapsulak edo pilulak 4
Metamizol 575 mg cápsulas o comprimidos
N02BE01 Parazetamola kapsulak edo pilulak 20
Paracetamol cápsulas o comprimidos