Arautegia
Inprimatu129/1997 DEKRETUA, ekainaren 3koa, farmazietako giza baliabideei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 115
- Hurrenkera-zk.: 3247
- Xedapen-zk.: 129
- Xedapen-data: 1997/06/03
- Argitaratze-data: 1997/06/18
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 3an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.
Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen helbururik behinena, bertako zioen adierazpenean ezarrita dagoenez gero, herritar guztiei atentzio farmazeutiko egokia bermatzea da. Horregatik, atentzio farmazeutikoko establezimenduak helburu horretarako beharrezkoa den giza baliabidez hornitzea da bertan jasotzen den premisa ezinbesteetariko bat.
Horren harian, botikari titularrik ezean ordezkoa edo erregente bat izendatu beharra gerta litekeen kasuak zehazten dira Legean bertan; eta horretaz gainera, 6.6 atalean adierazten denez, araudiz ezarri beharko da zein kasutan izango diren beharrezkoak botikari laguntzaileak, farmaziaren jarduera–kopurua edo botikari titularraren adina kontutan hartuta.
Botikariaren adina dela eta, Legean aipatzen den adina (65 urte), nahiz eta beste funtzio baterako ezartzen den, egokia izan daiteke, erreferentzia gisa, adin horretako titularrari botikari laguntzaileak jartzeko.
Jarduera-kopurua dela eta, balio hori farmazia bakoitzean neurtu nahi da halako formula adierazgarri baten bidez. Horretarako, Osasun Sistema Nazionalak emandako errezeta-kopurua hartu da aintzat eta, egiazkotasuna zehazte aldera, bereizi egin dira, batetik, pentsiodunei emandako errezetak, eta bestetik, aktiboei emandakoak; errezeta-multzo bakoitzari zuzenketa-faktore ezberdina aplikatu zaie.
Aurreko hori guztia kontutan hartuta, Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 6. atalean xedatutakoari jarraituz, hainbat erakunderen iritzia jaso eta gero —alegia, Botikarien Elkargo Profesionalak, Botikarien Enpresa Elkarteak, Botikari Erregente, Ordezko, Laguntzaile eta jardungabekoen Elkartea, eta Farmazia–Laguntzaileen Elkartea—, Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
atala.– Farmazian bertan egotea eta jarduera profesionala.
– Botikari titularra farmazian egotea eta bertan bere jarduera profesionala burutzea ezinbesteko baldintzak dira Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 5. atalean adierazitako eginkizunak gauzatzeko.
– Botikari titularraren edo titularkideen presentzia eta jarduera profesionalen ordez botikari ordezko edo erregenteena posible izango da, dekretu honetan jasotako kasuetan eta aurreikusitako baldintzak betez gero.
– Titularrak edo titularkideak ezezik, farmaziek, kasuan kasu, beste mota bateko botikarien presentzia eta jarduera profesionala ere izango dituzte, laguntzaileenak alegia. Hauek titularrarekin, ordezkoarekin edo erregentearekin lankidetzan arituko dira establezimenduan.
Dekretu honetako 7 a) atalean jasotako kasuetan Farmaziako titularrak edo titularkideak derrigorrez hartu beharko ditu laguntzaileak; gainerako kasuetan, berriz, aukeran izango du laguntzaileak hartzea ala ez hartzea.
– Farmazian optika, ortopedia edo analisi klinikoetako sekziorik jarri nahi izanez gero, beharrezkoa izango da titularrak edo titularkideetako batek sekzio horretako eginkizunak burutzeko gaitasuna nahikoa edo dagokion titulazioa edukitzea, nahiz eta gaitasun edo titulazio horien jabe diren beste profesionalak egon bertan.
– Atentzio farmazeutiko egokia eman ahal izateko ezinbestekoak diren botikarien presentzia eta jarduera profesionalaz gainera, farmaziek kasuan kasuko funtzionamendu egokia bermatzeko behar diren profesional eta/edo laguntzaileak izango dituzte.
atala.– Botikari titularra edo titularkidea.
Euren izenean farmaziaren funtzionamendu-baimena daukaten botikariak dira titularrak edo, hala badagokio, titularkideak.
atala.– Botikari erregentea.
– Farmaziako titular edo titularkidearen funtzionak eta erantzukizunak bereganatzen ditu botikari erregenteak honako gorabeheretako bat gertatzen denean: titularraren edo titularkidearen heriotza, jubilazioa, ezintasuna edo ausentziari buruzko deklarazio judiziala.
– Farmaziako botikari titularraren heriotza gertatzen denean, erregentziak 18 hilabeteko iraunaldia izango du gehienez ere, salbu eta Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 20. atalean aurreikusitako kasuan bada; orduan, gehienezko iraunaldia 6 urtekoa izango da.
– Ezintasuna edo ausentziari buruzko deklarazio judiziala gertatzen denean, erregentziak 10 urteko iraunaldia izango du gehienez ere, salbu eta, deklarazio egiten den unean, ausentea edo ezindua 65 urtetik gorakoa bada; orduan, gehienezko iraunaldia 5 urtekoa izango da.
Aurreko lerroaldean ezarritako epeak bukatutakoan, 18 hilabeteko epea emango da, gehienez, farmazia ixteko edo eskualdatzeko. Epe horretan farmazia jendearentzako irekita egongo da, erregente baten ardurapean.
– Jubilazioa gertatzen denean, erregentziak 5 urteko iraunaldia izango du, gehienez. Epe hori amaitu baino lehen, farmazia itxi edo eskualdatu egin beharko da.
– Titularkideak daudenean, horietako baten heriotza, jubilazioa, ezintasuna edo ausentziari buruzko deklarazio judiziala gertatzen denean, ez da beharrezkoa izango botikari erregente bat izendatzea, baldin eta oinordekoek, legezko ordezkariek edo, jubilazioaren kasuan botikari jubilatuak berak, hala eskatzen badute Osasun Administrazioan.
atala.– Botikari ordezkoa.
– Farmaziako titular edo titularkidearen funtzionak eta erantzukizunak bereganatzen ditu, aldi baterako, botikari ordezkoak, honako gorabeheretako bat gertatzen denean:
Titularraren edo titularkidearen gaixotasuna, istripua edo amatasunagatiko atsedenaldia, baldin eta horrek galarazten badu farmazian bertan egon ahal izatea. Gorabeherak irauten duen beste iraungo du ordezkotzak ere.
Titularra edo titularkidea zeregin publikoetarako edo ordezkaritza profesionaletarako izendatua edo hautatua denean. Gorabeherak irauten duen beste iraungo du ordezkotzak ere.
Urtean gehienez 10 eguneko ausentziak norberaren gauzak egiteko gertatzen direnean.
Soldadutza edo Ordezko Zerbitzu Soziala egin beharra gertatzen denean. Gorabeherak irauten duen beste iraungo du ordezkotzak ere.
Lanbidearekin zerikusia duten trebakuntza edo espezializazio-ikasketak egin beharra gertatzen denean. Programan aurreikusitako denbora iraungo du ordezkotzak ere.
Urteroko opor garaian, gehienez 30 egun baliodunetan, dekretu honetako 6.1.c) atalean jasotako kasuan izan ezik.
– Halaber, urgentzietako ordutegian eta beharrezkoa ez den ohiko ordutegian farmaziako titularraren edo titularkideen funtzioak eta erantzukizunak bereganatzen dituen botikaria ere ordezkotzat joko da, beti ere, kasu batean zein bestean, txanda–beharkizunengatik egiten bada zerbitzu hori.
– Salbuespenez, arrazoi pertsonal hutsengatik Osasun Agintaritzak ordezko bat izendatu ahalko du, baldin eta arrazoiok behar den moduan egiaztatzen badira eta tokiko botikarien elkargoaren txostena jaso ondoren.
– Titularkideak daudenean, ordezkoaren izendapena egiteko, aurreko gorabehera horietako bat titularkide guztiei gertatu behar zaie, nahiz eta laguntzaileak hartu ahal izango diren, jarduera-kopurua dela eta.
Dekretu honetan jasotako tirularkideen ausentziak pertsona horiek postua utzi aurretik edo handik bi egun baino lehen jakinaraziko zaizkio Osasun Agintaritzari.
– Ordezkoen lanaldia osoa edo murritzagoa izango da, titularraren edo titularkideen auzentzia zerk eragin duen.
atala.– Botikari laguntzailea.
Farmaziako titular edo titularkidearen esanetara, edo erregentearen edo ordezkoaren ardurapean, parte hartzen du farmaziako eginkizunetan.
atala.– Ordezkoa izendatzea noiz ez den beharrezkoa.
– Laguntzaileren bat duten farmazietan, horrek botikari titularra edo titularkidea, edo erregentea edo ordezkoa ordeztu ahalko du, baldin eta gorabehera hauetako bat gertatzen bada:
Gaixotasun edo istripuengatiko bajetan, 15 egunetik beherakoak direnetan.
Norberaren gauzak egiteko ausentzietan, 3 lanegunetik beherakoak eta, gehienez, urtean 6 egunekoak direnetan.
Titularraren, erregentearen edo ordezkoaren oporraldietan, 30 egun baliodunetik gorakoak ez direnetan.
Edoskitzeagatiko ausentzietan, egunean bi ordutik beherakoak direnetan.
– Aurreko idazatian jasotako ordezkapenak pertsona horiek postua utzi aurretik jakinaraziko zaizkio Osasun Agintaritzari, c) eta d) kasuetan; eta handik bi egun baino lehen, gainerako kasuetan.
atala.– Botikari laguntzaileak hartzea noiz den derrigorrezkoa.
Farmazian laguntzaileak hartzea derrigorrezkoa edo aukerakoa izan daiteke.
Derrigorrezkoa: dekretu honetan ezarritako kasuetan, alegia, honakoak kontutan hartuta: farmaziako jarduera profesionalen kopurua, botikari titularraren adina, botikin eta medikamentu-biltegiak administratzeko esleipena, eta, farmaziak baimendutako sekziorik edukiz gero, horren ardura titularrak badarama.
Aukerakoa: gainerako kasuetan.
atala.– Botikari laguntzaileen lanaldia.
– Botikari titularraren adinagatik edo jarduera-kopuruagatik botikari laguntzaileak hartzen direnean, horiek lanaldi osoaren errejimenean arituko dira.
– Salbuespenez, baimendutako sekzio bakarra duten farmazietan jarduera-kopuruagatik botikari laguntzaileak hartzen direnean, horiek lanaldi erdian aritu ahalko dira, beti ere farmaziak titular bakarra duenean eta bertako jarduera profesionalen kopurua 55.000tik beherakoa denean. Kopuru hori 60.000ra handitu ahal izango da, baldin eta farmaziak dekretu honetako 11. atalean ezarritako baldintzak betetzen dituen langile laguntzaileak baditu.
– Laguntzailerik ez duten farmazietan, botikin eta medikamentu-biltegiak administratzeko botikari laguntzaileak hartzen badira, horren iraunaldia, gutxienez, bezeroak atenditzeko ordutegia botikin eta medikamentu-biltegia atenditzekoarekin bat etortzen den hori izango da.
– Laguntzaileak hartzea aukerakoa denean, horren iraunaldia bi aldeek ezarritako hura izango da.
– Lanaldi osoaren betekizunak betetze aldera, halako kontratazioa egin dela ulertuko da lanaldi erdiko bi kontratazio, denboraz osagarriak, egiten direnean.
atala.– Jarduera profesionalen kopurua zehaztea.
– Farmaziako jarduera profesionalen kopurua zehazteko honako formula hau erabiliko da:
Jar. prof. kop. = PE kop. x 1,15 + AE kop x 2,15
Jar. prof. kop. = jarduera profesionalen kopurua/urtean.
PE kop. = aurreko urtean farmazia horretan emandako pentsiodunen errezetak.
AE kop. = aurreko urtean farmazia horretan emandako aktiboen errezetak.
Zuzenketa-faktoreen (1,15 eta 2,15) helburua da Osasun Sistema Nazionaletik kanpo farmazietan ematen diren errezeta-kopurua zenbatzea.
– Atal honetako 1 idazatian adierazitakoa kalkulatzeko, aurreko urtetzat hau hartuko da: aurreko urteko uztailaren 1ean hasi eta azken ekainaren 30ean bukatutako urte naturala.
– Farmazia bakoitzean zenbat profesional eska daitezkeen zehaztea, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariaren erabakiz egingo da.
atala.– Profesionalen kopurua jarduera-kopuruaren arabera.
Botikarien presentzia eta jarduera profesionala jarduera profesionalen kopuruaren araberakoa izango da, eskala honi jarraituz, hain zuzen:
Urtean 55.000 jarduera profesionaletik behera: botikari titularra edo, hala badagokio, titularkideak.
Urtean 55.001etik 110.000ra bitarteko jarduera profesional:
Botikari titularraz gainera botikari laguntzaile bat eduki beharko da, salbu eta titularkideak daudenean; kasu horretan ez baita laguntzailerik beharko.
Urtean 110.001etik 165.000ra bitarteko jarduera profesional:
Botikari titularraz gainera beste bi botikari laguntzaile eduki beharko dira, salbu eta titularkideak daudenean; kasu horretan, laguntzaile bakarra hartu beharko da bi titularkide daudenean, eta batere ez titularkideak hiru direnean.
Urtean 165.001etik 220.000ra bitarteko jarduera profesional:
Botikari titularraz gainera beste hiru botikari laguntzaile eduki beharko dira, salbu eta titularkideak daudenean; kasu horretan, laguntzaile bi hartu beharko da bi titularkide daudenean, eta laguntzaile bat titularkideak hiru direnean.
Eta proportzio horri jarraituta hortik gorako jardueretan. Alegia, laguntzaileak gehituta urtean 55.000 jarduera profesional egiten den bakoitzeko, titularkideak daudenetan egin beharreko salbuespenak kontuan hartuta.
atala.– Bestelako pertsonal laguntzailea duten farmazietan aplikatu beharreko eskala.
– Farmaziako plantilan farmazia-teknikaririk edo laguntzailerik egonez gero, bi urtetik gorako antzinatasuna dutenak eta lanaldi osoan dihardutenak, aurreko atalean aurreikusitako eskala aldatu egin beharko da. Aldaketa honetan datza: botikari laguntzaileak derrigorrez hartzen hasteko jarduera profesionalen kopurua 55.001 izan beharrean, urtean 5.000 jarduera profesional erantsiko zaizkio farmazia-teknikari edo laguntzaile bakoitzeko. Beraz, erreferentzia-kopuruak hauek izango dira:
Farmazian farmazia-teknikari edo laguntzaile bat egonez gero, botikari laguntzailea derrigorrez hartzea urtean 60.001etik gorako jarduera profesionalekin egingo da.
Farmazian farmazia-teknikari edo laguntzaile bi egonez gero, botikari laguntzailea derrigorrez hartzea urtean 65.001etik gorako jarduera profesionalekin egingo da.
Farmazian hiru farmazia-teknikari edo laguntzaile egonez gero, botikari laguntzailea derrigorrez hartzea urtean 70.001etik gorako jarduera profesionalekin egingo da.
Eta proportzio horri jarraituta hortik gorako jardueretan. Alegia, urtean 5.000 jarduera profesional gehituta baldintzak betetzen dituen farmazia-teknikari edo laguntzaile bakoitzeko, gehienez ere 6 farmazia-teknikari edo laguntzaile eduki arte.
– Lanaldi osoaren betekizunak betetze aldera, halako kontratazioa egin dela ulertuko da lanaldi erdiko bi kontratazio, denboraz osagarriak, egiten direnean.
– Bi urteko antzinatasuna izateko baldintza botikari laguntzaileak kontratatzea eska daitekeen egunetik aurrera kontatuta ulertuko da.
– Aurreko idazatietan aipatutako zuzenketa-faktoreak aplikatu ahal izateko, beharrezkoa izango dute botikari titularrek euren farmazietako langileen zerrenda, bakoitzaren antzinatasuna, kategoria profesionala eta guzti, kreditatzea. Hori urtero egingo da, bidezko agiriak aurkeztuaz.
atala.– Botikari titularraren adina dela eta, laguntzaileak hartzeaz.
Derrigorrezkoa izango da botikari laguntzaile bat hartzea farmaziako titularrak 65 urte betetzen dituenean. Salbuespenak izango dira ondorengo egoerak:
Titularkideak daudenean; horietakoren bat adin horretara heltzen ez den bitartean.
65 urte beteta ere, jarduera profesionalen kopurua 40.000tik gorakoa ez denean. Egoera hau 70 urtetara iritsi arte mantenduko da; hortik aurrera, berriz, derrigorrezkoa izango da laguntzaileak hartzea, jarduera profesionalen kopurua edozein izanik ere.
atala.– Baimendutako sekzioa duten farmazietan profesionalak hartzeaz.
– Farmaziek ortopedia, optika edo analisi klinikoetako sekzioak dituztela ulertuko da, baldin eta Euskal Autonomi Elkartean farmazietako sekzioen alorra erregulatzen duten arauekin bat datorren bidezko baimena badute.
– Dekretu honetako 1.4 atalean ezarritakoaz gainera, baimendutako sekzioren bat duten farmaziek botikari bat hartu beharko dute, baldin eta titularrak sekzio horretako ardura badarama.
– Beste profesional bat hartzetik salbuetsita dauden farmaziak:
Titular bakarreko farmaziak, baldin eta jarduera profesionalen kopurua, dekretu honetan ezarritako moduan kalkulatua, gehienez honakoa bada:
Urtean 50.000 jarduera, sekzio bat edukita.
Urtean 45.000 jarduera, sekzio bi edukita.
Urtean 40.000 jarduera, hiru sekzio edukita.
Bi titularkide dituzten farmaziak, baldin eta jarduera profesionalen kopurua gehienez honakoa bada:
Urtean 100.000 jarduera, sekzio bat edukita.
Urtean 90.000 jarduera, sekzio bi edukita.
Urtean 80.000 jarduera, hiru sekzio edukita.
Hiru titularkide dituzten farmaziak, baldin eta jarduera profesionalen kopurua gehienez honakoa bada:
Urtean 150.000 jarduera, sekzio bat edukita.
Urtean 130.000 jarduera, sekzio bi edukita.
Urtean 120.000 jarduera, hiru sekzio edukita.
– Farmaziako titularrak sekzio baten ardura badarama, laguntzaileak hartzea ondoko eskalaren arabera egingo da:
Farmaziak baimendutako sekzio bakarra duenean:
Urtean 50.001etik 100.000ra bitarteko jarduera: laguntzaile 1.
Urtean 100.001etik 150.000ra bitarteko jarduera: laguntzaile 2.
Eta hortik gora berdin, laguntzaile bat gehiago 50.000 jarduera profesional gehitzen den bakoitzeko.
Farmaziak baimendutako sekzio bi dituenean:
Urtean 45.001etik 90.000ra bitarteko jarduera: laguntzaile 1.
Urtean 90.001etik 135.000ra bitarteko jarduera: laguntzaile 2.
Eta hortik gora berdin, laguntzaile bat gehiago 45.000 jarduera profesional gehitzen den bakoitzeko.
Farmaziak baimendutako hiru sekzio dituenean:
Urtean 40.001etik 80.000ra bitarteko jarduera: laguntzaile 1.
Urtean 80.001etik 120.000ra bitarteko jarduera: laguntzaile 2.
Eta hortik gora berdin, laguntzaile bat gehiago 40.000 jarduera profesional gehitzen den bakoitzeko.
– Farmazian farmaziako lizentziatuak ez diren langileak hartzen badira, laguntzaileak hartzeko, dekretu honetako 10. atalean ezarritakoa aplikatuko da, hau da, jarduera-kopuruaren arabera oro har laguntzaileak hartzeko eskala hain zuzen.
atala.– Botikina edo medikamentu-biltegia administratzen denean, laguntzaileak hartzeaz.
Derrigorrezkoa izango da botikari laguntzaile bat hartzea botikina edo medikamentu-biltegia administratzen deneko farmazietan, baldin eta zerbitzu horretako ordutegia eta farmaziakoa bat badatoz oso-osorik edo zati batean. Salbuespenak izango dira honako egoerak:
Farmaziak dagoeneko botikari laguntzaile bat badu.
Titularkideak daudenean, beti ere farmazian horietako baten presentzia eta jarduera profesionala ziurtatzen denean.
atala.– Adina eta jarduera-bolumena, bi arrazoiak batera, gertatzen direnean aplikatu beharreko eskala.
– Botikari titularraren adina dela-eta farmazia batek jadanik laguntzaile bat badu, jarduera-bolumenagatik laguntzaile gehiago kontratatzeko irizpideak eskala honetan oinarrituko dira:
Lehenengo laguntzailea titularraren adinagatik kontratatu bada, bigarrena kontratatzeko jarduera bolumena 75.001etik gorakoa izango da; hirugarrena 130.001etik gorakoa, eta berdin hortik aurrera, laguntzaile bat gehiago 55.000 jarduera profesional gehitzen den bakoitzeko.
– Jarduera-kopurua dela-eta farmazia batek jadanik laguntzaile bat badu, titularrak 65 urte betetzeagatik bigarrena kontratatzeko irizpidea aurreko idazatian ezarritako eskalan oinarrituko da.
– Titularkideak daudenean, horietako batek 65 urte betetzen dituenean jarduera-kopuruagatik laguntzaile bat hartzea derrigorrezkoa bada, dekretu honetako 10. atalean ezarritako eskala orokorra aplikatuko da.
atala.– Salbuespenak botikari laguntzaileak derrigorrez farmazian egon behar izateari.
Jarduera-kopurua edota titularraren, ordezkoaren edo erregentearen adina dela-eta hartutako botikari laguntzaileen presentzia ez da derrigorrezkoa izango honako kasuetan:
Derrigorrezkoa ez den ohiko ordutegian, zerbitzua txanda-beharkizunengatik ematen denean.
Urgentziazko ordutegian, zerbitzua txanda–beharkizunengatik ematen denean.
Lan-hitzarmenean laguntzaileentzat jasotako oporraldietan eta urtean 15 egunetik beherako prestakuntza–ikastaroetarako baimenaldietan, beti ere aldez aurretik Osasun Administrazioari horren berri eman ondoren.
Gaixotasun edo istripuengatiko bajetan, 15 egunetik gorakoak ez direnean.
Norberaren gauzak egiteko baimenaldietan, senitartekoen heriotzagatiko baimenaldietan, etab., 3 lanegunetik gorakoak ez direnean.
Edoskitzeagatiko ausentzietan, egunean 2 ordutik gorakoak ez direnean.
Legez baimena diren grebaldietan.
Laguntzaile baten behin betiko baja eta laguntzaile berria hartu bitartean, epe hori 40 egunetik gorakoa ez denean.
atala.– Salbuespenak botikari titularkide guztiak derrigorrez farmazian egon behar izateari.
– Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 40. atalean bateraezintasunen gainean ezarritakoa hautsi gabe, farmazian titularkideak daudenean baina bertako jarduera-kopurua urtean 55.000 jarduera profesionaletik gorakoa ez denean, titularkideek zilegi izango dute farmaziatik kanpoko beste jarduera profesional bat egitea. Horretarako baldintza, ordea, hau izango da: bigarren jarduera horrek farmaziatik kanpo egotera behartzen duen denbora ez dadila izan, ohiko ordutegian, lanaldiaren 1/3, orotara aste osoan zehar.
Asteko lanaldiaren heren hori banan-banan aplikatu ahalko zaie titularkideei, denona batera bat etortzea gertatzen ez bada behintzat.
– Farmaziak baimendutako sekziorik edukiz gero, aurreko idazatian aipatutako jarduera-kopurua urtean 40.000 jarduera profesionalekoa izango da.
– Aurreko idazatietako gorabeheren ondorioz gertatzen diren ausentziak hasi baino lehenago jakinarazi beharko zaizkio Osasun Agintaritzari.
atala.– Izendapen-eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
– Botikari titularrak edo, hala badagokio, bere legezko ordezkariek edo oinordekoek erregentea, ordezkoa edo laguntzailea izendatzeko eskaerarekin batera, honako agiriak aurkeztuko dituzte Osasun Aseguramendu eta Kontataziorako Zuzendaritzan:
Botikarigaiaren farmazia-lizentziatuaren titulua eta NAN aren fotokopia.
Botikarigaiaren deklarazioa, esleitu nahi zaizkion eginkizunak burutzeko inongo bateraezintasunik ez duela egiaztatzen duena.
Botikarigaiaren onespena eta, kolegiatua ez badago, kolegiatzeko konpromezua.
Izendapenaren arrazoia eta espero den iraunaldia, hau da, hasiera-data eta, hala badagokio, bukaerakoa.
Zehaztea botikariak lanaldi osoa edo erdia egingo duen; erdian jardungo bada, lan-ordutegia adierazi beharko da. Lanaldi erdikoa baino lanaldi laburragoak bakarrik egin ahalko dira botikari laguntzaileak hartzea aukerakoa denean, salbu eta botikinak eta medikamentu-biltegiak administratzea gertatzen denean.
Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria.
atala.– Erregentearen izendapen-eskaera egiteko epea.
Erregentearen izendapen-eskaera egiteko epea 10 egunekoa izango da, titularra hiltzen denetik edo jubilazio, ezintasun edo ausentziaren deklarazioa egiten denetik aurrera.
Eskaera egiten denetik 15 egunetara erabaki adierazirik eman ez bada, eskaera onetsi egin dela ulertuko da.
atala.– Ordezkoaren izendapen-eskaera egiteko epea.
Ordezkoaren izendapen-eskaera egiteko epea 3 egunekoa izango da, ausentzia —dekretu honetako 4.1.a) atalean jasotako kasuetan— gertatzen denetik aurrera.
atalean jasotako gainerako kasuetan, ordezkoaren izendapen–eskaera botikari titularraren, titularkidearen edo erregentearen ausentzia gertatu baino 15 egun lehenago, gutxienez, egin behar da.
Eskaera egiten denetik 15 egunetara erabaki adierazirik eman ez bada, eskaera onetsi egin dela ulertuko da.
atala.– Laguntzaileen izendapen-eskaera egiteko epea.
– Urtero, azaroaren bata baino lehen, Osasun Administrazioak dagokien farmazietako titularrei jakinaraziko die laguntzaileak hartu beharra daukatela, jarduera-kopurua eta botikari titularraren adina kontutan hartuta.
Laguntzaile horietaz hornituta egotea hurrengo urteko urtarrilaren batetik aurrera exijitu ahalko da, eta, gutxienez, urte bateko indarraldia izango dute.
– Laguntzaileak hartu behar dituzten titularrek urtearen abenduaren bata baino lehen egin beharko dituzte haien izendapen-eskaerak.
Eskaera horretako botikari laguntzaile kopurua Osasun Administrazioak aurreikusitakoa baino txikiagoa bada, hain zuzen farmaziak bestelako langile laguntzaileak dituelako, dekretu honetako 11. atalean jasotako gorabeherak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dira eskaerarekin batera.
Farmaziako bestelako langile laguntzaileen jardunak Osasun Administrazioak aurreikusitako botikari laguntzaileak behar ez izatea dakarrenean, hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.
– Epe horretan egindako eskaeretan, egiten direnetik 15 egunetara erabaki adierazirik eman ez bada, eskaerak onetsi egin direla ulertuko da.
Epe horretatik kanpo egindako eskaerak onetsi ahal izango dira, ondorioak proposatutako egunetik aurrera dituztela, edo, nolanahi ere, onetsitzat joko dira baldin eta eskaera egiten denetik 15 egunetara erabaki adierazirik eman ez bada; hori guztia dekretu honetako 25. atalaren 2 a) eta 2 b) idazatietan xedatutakoa hautsi gabe.
– Farmaziak laguntzaile berririk behar ez badu, jadanik dituenekin aski duelako, farmaziako titularrak hurrengo urte osoan aurretik dituenekin jarraituko duela berresten duen agiria aurkeztu beharko du, abenduaren bata baino lehen.
– Sekzio berriak edo botikinak edo medikamentu-biltegiak baimentzen direlako laguntzaileak hartu behar direnean, haien funtzionamendu-baimena ematen denetik aurrera exijitu ahalko da langileen inkorporazioa, eta langileak hartzera bultzatu duten arrazoiek dirauten artean iraungo du inkorporazioak ere.
– Urte naturalean derrigorrezko dotaziokoak diren langileen bajak gertatzen direlako laguntzaileak hartu behar direnean, hauen izendapen–eskaerak 15 eguneko epean, bajak gertatzen direnetik, egin beharko dira; eta hori dekretu honetako 18. atalean adierazitako agiriekin batera aurkeztu beharko da.
Egiten direnetik 15 egunetara erabaki adierazirik eman ez bada, eskaerak onetsi egin direla ulertuko da.
Edonola ere, aurreko laguntzaileak baja hartzen duenetik gehienez 40 egun baino lehen hasi beharko du lanean botikari berriak.
atala.– Agiriak falta.
– Eskaerarekin batera aurkezten den dokumentazioan agiriak falta badira, hori zuzentzeko 10 eguneko epea duela jakinaraziko zaio eskatzaileari; halaber, ohartaraziko zaio ezen, falta diren horiek aurkezten ez baditu, eskubidea galduko duela eta espedientea artxibatu egingo dela. Errekerimenduaren ondorioz espedientea zuzen osatzen bada, falta ziren agiriak aurkezten diren egunetik hasiko da kontatzen aurreko ataletan aipatutako 15 eguneko epea.
– Aurreko idazatian ezarritakoa ez doa dekretu honetako 25. atalean ezarritakoaren aurka.
atala.– Izendapenari baimena ematea.
– Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak emango dio baimena proposatutako izendapenari, behin legez ezarrita dauden baldintzak bete direla egiaztatuz gero.
– Eskaera egiten denetik 15 egunetara erabaki adierazirik ematen ez bada, izendapen-baimena onesten dela ulertuko da, nahiz eta horrek ez duen erabakia berariaz emateko obligazioa baztertzen.
– Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzak farmazietako laguntzaile, erregente eta ordezkoen inguruan egiten dituen anotazio eta baimen-erregistrak —eta baimenak berak— dekretu honetan ezarritako helburuekin soil-soilik egingo dira, eta ez dute baliorik izango esperientzia profesionala kreditatzeko garaian.
atala.– Lan-jardunaren hasiera-data eta bukaerakoa jakinaraztea.
Laguntzailea, ordezkoa edo erregentea farmazian lanean hasiz gero, hortik 10 egun gabe, hasiera-data hori jakinarazi beharko diote titularrak, legezko ordezkariak edo oinordekoek Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzari, eta horrekin batera Gizarte Segurantzako Errejimeneko altaren fotokopia bidali.
Orobat, botikari laguntzailearen, ordezkoaren edo erregentearen jarduna farmazian amaituz gero, hortik 10 egun gabe, amaiera-data horren berri eman beharko dute.
atala.– Arau-hausteak eta zigorrak.
– Dekretu honetan ezarritakoa hausteak zigor administratiboa ekarriko du, aldez aurretik bidezko espedientea bideratu ondoren; eta hori, gerta daitezkeen erantzukizun zibil, penal edo bestelakoez gainera.
– Arau-hauste arinak hauek dira:
Erregentea, ordezkoa edo laguntzailea izendatzeko eskaera, besterik gabe, epez kanpo aurkeztea.
Lan jardunaren hasiera-data edo bukaerakoa ez jakinaraztea edo berandu jakinaraztea.
Bezeroak atenditzeko, botikari titularraren, titularkideen edo arduradunaren presentzia eta jarduera profesionala bai, baina legez exijitutako langile guztiena ez edukitzea, egiaztatutako arrazoirik gabe.
Exijitutako langileen kontratazioa, arrazoirik gabe, hilabete baino gutxiago atzeratzea.
Titularraren ordezkapena dela eta, dekretu honetako 6.2 atalean aipatutako jakinarazpena ez egitea edo berandu egitea.
Titularkidetako baten ausentzia dela eta, dekretu honetako 17.3 atalean aipatutako jakinarazpena ez egitea edo berandu egitea.
Dekretu hau edo gero dekretua garatzeko emango den araudia haustea, baldin eta arau-hauste hori, ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 41.2 atalean adierazitakoaren arabera, ez bada larritzat edo oso larritzat jotzen.
– Arau-hauste larriak hauek dira:
Exijitutako langileen kontratazioa, arrazoirik gabe, hilabete baino gehiago atzeratzea.
Farmaziaren berezko eginkizunak burutzeko dekretu honetan beharrezkotzat jotzen diren giza baliabideak ez izatea.
Medikamentuak banatzea botikari batek ikuskatu gabe.
Arau-hauste arinak behin baino gehiagotan egitea.
– Arau-hauste oso larriak hauek dira:
Langile kopurua jakiteko informazioa emateari uko biribila ematea.
Farmazia giza baliabide egokiaz hornitzeko Osasun Administrazioak egindako errekerimenduak behin eta berriz ez betetzea.
Azken bost urteetan arau-hauste larriak errepikatzea.
Dekretu hau edo gero dekretua garatzeko emango den araudia haustea, baldin eta arau-hauste hori, ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 41.2 atalean adierazitakoaren arabera, oso larritzat jotzen bada.
GEHIGARRIZKO XEDAPENA
Dekretu hau indarrean jarri eta bi hilabete baino lehen, farmazietako titularrek, titularkideek, horien ordezkariek edo oinordekoek honako informazio hau eman beharko diote Osasun Sailari:
Laguntzaileei dagokienez: zenbat diren, nortzuk diren, zenbat denbora jardungo diren eta lanaldi osoa egingo duten edo bestelako zereginik duten; horrekin batera, altaren justifikazioa Gizarte Segurantzan dagokien errejimenean.
Ordezkorik dagoen ala ez; baldin badago, zein arrazoitan oinarritzen den horretarako, zenbat denbora jardungo den eta zein lanaldi egingo duen.
Erregenterik dagoen ala ez eta zein arraziotan oinarritzen den.
ALDIBATERAKO XEDAPENA
Dekretu honetako 13. atalean aipatzen den baimena, farmazietan sekzioak jartzekoa, ez da eskatuko 1999ko urtarrilaren 1era arte.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 3an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Aldatutakoa: 65/2025 DEKRETUA, martxoaren 18koa, farmazia-bulegoetako giza nutrizioaren eta dietetikaren atalari buruzkoa.
- Garatzen du: 11/1994 LEGEA, ekainaren 17koa, Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako dena.
- Ikus: 165/202 DEKRETUA, uztailaren 2koa, farmazietako analisi klinikoetako sekzioak, ortopediakoak eta optikakoak arautzen dituena.