Arautegia

Inprimatu

165/202 DEKRETUA, uztailaren 2koa, farmazietako analisi klinikoetako sekzioak, ortopediakoak eta optikakoak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 4024
  • Xedapen-zk.: 165
  • Xedapen-data: 2002/07/02
  • Argitaratze-data: 2002/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legeak, bere 5.2 artikuluan, farmazietan —interes publikoko erakundeak diren aldetik— egiten diren jarduerak zehazten ditu; halaber, usadioagatik edo araudi berariazkoak dituztelako botikariak zein funtzio sanitario edo profesional burutu ditzakeen azaltzen du 5.3 artikuluan.

Lege horretako 7.4 artikuluan hitzez hitz agindu zen erregelamenduz zehaztuko zirela farmazien betebehar tekniko eta materialak, bai eta azaleraren banaketa eta bertan eduki behar duten tresneria ere. Eta horixe arautu zuen, farmaziaren jarduera nagusiari dagokionez, abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuak.

Hain zuzen ere, dekretu horretako 1.4 artikuluan xedatzen denez, farmazietan farmazia-atentzioaz gainera bestelako eginkizun eta jarduera profesionalak betetzen diren kasuetan, beharrezkoa izango da horretarako eremuak eta baimenak edukitzea.

Gaur egun, halako funtzioak eta jarduerak betetzen dituzten farmazietan, "sekzioak" deiturikoak (Analisi Klinikoetako Sekzioa, Ortopediako Sekzioa eta Optikako Sekzioa) erabiltzen dira horretarako.

Dekretu honetan, beraz, sekzio horietan bete beharreko baimen–araubidea ezartzen da, bai eta izan behar dituzten betebehar teknikoak eta giza baliabideak ere; horretara, herritarrei zerbitzu horiek ahalik eta modurik egokienean eskaini nahi zaizkie.

Bestalde, analisi klinikoetarako laboratorioek, kabinete ortopedikoek eta optikek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak ezartzen dituen lege-xedapenarekin bateratu nahi da dekretu hau.

Dekretu honek ez dakar aldaketa nabarmenik apirilaren 7ko 70/1998 Dekretuan ezarritako analisi klinikoetako sekzioak, ortopediakoak eta optikakoak arautzearekiko. Dekretu hori, Estatu Kontseiluaren irizpenik jaso ez zuelako, deuseztatu egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak.

Azaldutako guztiagatik, aipatu 11/1994 Legearen azken xedapen bakarraren 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioz, eragindako elkargo eta erakunde profesional eta enpresarialak entzun ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko uztailaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu eta gero, hauxe

  1. – Dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko farmazietako analisi klinikoetako sekzioak, ortopediakoak eta optikakoak arautzea.

  2. – Horretarako, farmaziako sekziotzat hau ulertzen da: berez, analisi klinikoetarako laboratorioei, kabinete ortopedikoei eta optikei dagozkien funtzio eta jarduerak betetzeko, farmaziek dituzten giza baliabideak eta eskuarte materialak; eta hori guztia zentro, zerbitzu eta establezimenduak arautzen dituen araudian ezarritako definizioen arabera.

  1. – Farmazia batean analisi klinikoetako sekzio bat, ortopediakoa edo optikakoa jarri ahal izateko, aldez aurretik, bi baimen eskatu behar dira: sekzioa sortzeko baimena eta sekzioa duen farmaziarentzako funtzionamendu-baimena, dekretu honetan xedatutakoaren arabera.

  2. – Halaber, dekretu honi men eginik baimendutako sekzio batean aldaketak egin nahi izanez gero, 11. eta 12. artikuluan ezarritako araudia bete beharra dago.

  3. – Honako jarduerak egiteko ez da beharrezko izango sekziorik sortzea:

    1. Osasun Administrazioarekin elkarlanean, osasuna eta sanitate hezkuntza zaintzeko eta bultzatzeko programak.

    2. Autokontrolerako analisi-proba arruntak.

    3. Ortopediako edo optikako serieko gaien salmenta, inolako egokitzapenik behar ez dutenena alegia.

  1. – Farmazietan sekzioak egoteak ez du, inola ere, kalterik ekarriko bertako jarduera nagusian, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legeak 5.2 artikuluan nagusitzat hartzen duen jarduera horretan. Dekretu honen ondorioetarako ere jarduera hori farmaziako nagusitzat joko da.

  2. – Farmaziak, baimena duen sekzioren bat edukita ere, farmazia–atentzioko establezimendu izaerari eutsiko dio, ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 3.1 artikuluan aurreikusitakoari hain zuzen ere; beraz, unean-unean farmazia-atentzioan indarrean dagoen legeria aplikatuko zaio, dekretu honetan ezartzen diren bereizgarritasunez gainera.

  1. – Farmazietako titularra izango da bertako sekzioetan burutzen diren jardueren arduraduna, eta, beraz, jarduera horietarako legez eskatzen diren titulazioak, gaitasuna edo, hala badagokio, kolegiazio betebeharrak konplitu beharko ditu.

  2. – Titularrak bi edo gehiago badira, aski izango da horietako batek betetzea baldintza horiek.

  3. – Sekzio bakoitzean sekzioburu profesional bat egongo da. Horrek ere legez eskatzen diren titulazioak, gaitasuna, edo, hala badagokio, kolegiazio betebeharrak konplitu beharko ditu.

  4. – Sekzioburutza hori farmaziako botikari titularrak edo titularkideak bete dezake, edo beste profesional batek, farmazietako giza baliabideei buruzko ekainaren 3ko 129/1997 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. – Farmazietan sekziorik baimentzeko, beharrezkoa izango da, jarduera nagusiari dagokionez, farmazietan bete behar diren baldintza teknikoak eta materialak finkatu eta farmazien azaleraren barruko banaketa zehazten duen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuaren 1. artikulutik 6.era arte xedatutakoa betetzea.

  2. – Halaber, analisi klinikoetako laboratorioak, kabinete ortopedikoak eta optikak, kasuan kasu, arautzen dituzten lege–xedapenetan ezarritako baldintza teknikoak eta gutxieneko betebeharrak konplitu beharko dituzte farmazietako sekzioek.

  3. – Aipatutako 481/1994 Dekretuan eskatzen den gutxieneko azalera ez ezik, sekzioren bat duten farmazietan beste toki osagarri bat ere egongo da, analisi klinikoetako laboratorioak, kabinete ortopedikoak eta optikak, kasuan kasu, arautzen dituzten lege–xedapenetan eskatzen diren eremuak ezarri ahal izateko.

  4. – Hala eta guztiz ere, bi funtzioak batera burutzeko leku aski egonez gero, legezkoa izango da jarduera nagusia eta sekzioko jarduera toki berean burutzea honako aldeetan:

    1. Sarbideak eta erabiltzaileei jaramon egiteko aldeak.

    2. Sendagaiak eta osasun-gaiak jasotzeko, ikuskatzeko eta biltegiratzeko aldea.

    3. Komunak.

  5. – Formula magistralak eta prestakin ofizinalak gertatzeko labotarorioaren erabilera eta botikariaren bulegoarena 481/1994 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan ezarritakoa baino ezingo da izan.

  6. – Aipatutako 481/1994 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoa aintzat hartuz, farmaziaren fatxadan, baimenduta dauden sekzioen izenak agertu ahalko dira: "Sección de análisis clínicos", "Sección de ortopedia" edo "Sección de óptica", gaztelaniaz, edo "Analisi klinikoetako sekzioa", "Ortopediako sekzioa" edo "Optikako sekzioa", euskaraz.

  7. – Baimendutako sekziorik ez duten Farmazia Bulegoetako errotulazioan ezingo da agertu "analisi klinikoak", "ortopedia", "optika" edo horien antzeko adierazpenik.

  1. – Jardunean dagoen Farmazia Bulego bateko titularrak sekziorik ireki nahi izanez gero, sekzioa sortzeko dagokion baimen-eskaria aurkeztu beharko du.

  2. – Obrak egiteko baimen-eskaria edo jakinarazpena ere aurkeztu beharko da, hala behar izanez gero; horixe agintzen du–eta farmazietan obrak egiteko baimenak emateko jardunbidea arautzen duen azaroaren 29ko 459/1994 Dekretuak.

  3. – Eskari bioi prozedura bakarrean emango zaie ebazpena, ondoko puntuetan adierazitakoari eutsiz.

  4. – Baimen-eskariarekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

    1. Farmaziako titularrak, edo titularkideak, sekzioaz arduratzeko adinako titulazioa edo gaitasuna eta, hala badagokio, kolegiazioa duela egiaztatzen duen dokumentazioa.

    2. Sekzioa eta farmaziako gainerako zerbitzuak atenditzeko behar diren langileen aurreikuspen justifikatua, farmazietako giza baliabideei buruzko ekainaren 3ko 129/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

    3. Sekzioaren helburuak eta izaera azalduko duen txostena.

    4. Analisi klinikoetako laboratorioak, kabinete ortopedikoak eta optikak, kasuan kasu, arautzen dituzten lege–xedapenetan ezarritako baldintza teknikoak eta gutxieneko betebeharrak konplitzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa, dekretu honetan xedatutakoaren arabera.

    5. Obrak egin behar badira, azaroaren 29ko 459/1994 Dekretuaren 3.2 artikuluan adierazitakoaren ildotik, dekretu horren 3.2 artikuluan eskatzen den dokumentazioa.

    6. Sekzioa sortzeagatik ordaindutako tasaren egiaztagiria.

  5. – Ematen den ebazpenak sekzioa sortzeaz eta obrak egiteaz ebatziko du.

  6. – Sekzioa sortzeagatik ematen den ebazpenak, ofizioz edo interesatuak hala eskaturik, Farmazia Bulegoa ixtea ebatzi dezake obrak dirauten bitartean. Eta horrela jardungo da, obren ezaugarriak eta atentzio farmazeutikoan duten eragina kontuan hartuz, horixe agintzen du–eta farmazietan obrak egiteko baimenak emateko jardunbidea arautzen duen azaroaren 29ko 459/1994 Dekretuak.

  7. – Farmazi Bulego bakarra udaletan behin-behinekoz lekuz aldatzeko baimena eman ahal izango da, baldin eta obrak burutzen diren bitartean bulegoa itxi behar bada.

  1. – Sekzioa sortzeko baimena ematerakoan, baldintza gisa honakoa ezarriko da: gerora, sekzioa duen farmaziaren funtzionamendu-baimena eskuratzea. Azken baimen hori lortzeko, eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Sekzioburua farmaziako titularraz edo titularkideaz beste pertsonaren bat bada, sekzioaz arduratzeko adinako titulazioa edo gaitasuna eta, hala badagokio, kolegiazioa duela egiaztatzen duen dokumentazioa.

    2. Sekzioburua farmaziako titularra edo titularkidea bera bada, eta alboko botikari bat izendatu behar bada, alboko hori izendatzeko eskabidea, lehen aipatutako 129/1997 Dekretuaren 18. eta 21.5 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  2. – Ikuskapen baten bidez sekzioa sortzeko baimena emateko ezarri ziren baldintza eta betebeharrak konplitu direla egiaztatu ondoren, sekzioa duen farmaziaren funtzionamendu–baimena emango da.

  3. – Sekzioa sortzeko baimena zuzenean indargabetuko da, baldin eta baimen hori jakinarazten denetik sei hilabete igarotzen badira funtzionamendu-baimena eskatu gabe. Halakoetan, jarduerak artxibatu egingo dira, eta interesatua jakinaren gainean jarri.

  1. – Farmaziako titularrak egin behar du eskabidea; Osasun Sailaren Farmazia zuzendariari zuzenduko zaio eta, aurkeztu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinen bidez aurkeztu ahalko da.

  2. – Eskabideek baldintza guztiak betetzen ez badituzte, 10 egun balioduneko epea emango zaie interesatuei dauden arazoak konpon ditzaten; eta jakinaraziko zaie ezen, eskabideak zuzendu ezean, eskabideari uko egin diotela ulertuko dela, eta, beraz, besterik gabe artxibatuko dela.

  3. – Administrazioak ebazpena emateko duen obligazioa gora-behera, eskabideak aurkezten direnetik hiru hilabetera erabaki adierazirik eman ez bada, sekzioa sortzeko baimena eta funtzionamendu-baimena eman egiten direla ulertuko da, 30/1992 Legearen (4/1999 Legez aldatua) 43.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. – Farmazia berrietan edo lekuz aldatzeko tramiteetan dauden farmazietan sekzio bat sortu nahi denean, ohiko prozedurari (farmaziak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta jardunean jartzea arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan ezarritakoa) sekzioa sortzeko baimen-eskaria erantsi beharko zaio, prozedurak bide normala jarraituko duelarik.

  2. – Kasu horietan, 338/1995 Dekretuaren 5.1 artikuluan edo 11. artikulutik 13.erainokoetan —kasuan kasu— eskatzen diren agiriak ez ezik, dekretu honetako 6.4 artikuluan eskatzen direnak ere aurkeztu beharko dira, e) puntuan adierazitakoak salbu.

  3. – Halaber, farmaziaren funtzionamendu-baimena eskatzerakoan, dekretu honetako 7.1 artikuluan jasotako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

  1. – Farmazietako giza baliabideei buruzko ekainaren 3ko 129/1997 Dekretuan xedatutakoaren kalte gabe, sekzioburua aldatu nahi denean, baimena eskatu beharko zaio Farmazia zuzendariari, dekretu honetako 7.1 a) artikuluan jasotako dokumentazioa erantsita.

  2. – Administrazioak ebazpena emateko duen obligazioa gora-behera, eskabideak aurkezten direnetik hiru hilabetera erabaki adierazirik eman ez bada, sekzioa sortzeko baimena eta funtzionamendu-baimena eman egiten direla ulertuko da, 30/1992 Legearen (4/1999 Legez aldatua) 43.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  3. – Eskabideek baldintza guztiak betetzen ez badituzte, 10 egun balioduneko epea emango zaie interesatuei dauden arazoak konpon ditzaten; eta jakinaraziko zaie ezen, eskabideak zuzendu ezean, eskabideari uko egin diotela ulertuko dela, eta, beraz, besterik gabe artxibatuko dela. Kasu horretan, 15 eguneko epea eskabidearen akatsak zuzentzen direnetik aurrera kontatuko da.

Baimenduta dagoen inongo sekziotan aldaketarik egin nahi izanez gero, nola hori farmaziaren beraren aldaketatzat jotzen baita, farmazietan obrak egiteko baimenak emateko jardunbidea arautzen duen azaroaren 29ko 459/1994 Dekretuan ezarritako baimen eta jakinarazpen araubidea aplikatuko da.

  1. – Farmaziako titularrak sekzio baten jarduna amaitu nahi duenean, aldez aurretik Farmazia zuzendariari jakinaraziko dio, eta honek jaso izanaren berri emango du.

  2. – Interesatuak aurreko paragrafoan adierazitakoaren berri izan ondorengo hamar egunen barruan amaituko du bere jarduna Sekzioak.

  3. – Farmaziako titularrak sekzio baten jarduna amaitu nahi duenean 29ko 459/1994 Dekretua aplikatuko da

  4. – Behin sekzio bat itxitakoan berriro ireki nahi bada, atzera farmazian sekzio bat irekitzeko baimena eskatu beharko da.

Baldin eta balego farmaziarik bere errotuluetan analisi klinikoak, ortopedia eta optika adierazpenak azaltzen dituenak, eta baimendutako sekziorik izan ez, hiru hilabete izango lituzke —dekretu honek indarra hartzen duenetik kontatzen hasita— errotulu hori kentzeko.

Bakarra.– Indargabetu egiten dira dekretu honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo gutxiagoko xedapen guztiak, bereziki farmazietan bete behar diren baldintza teknikoak eta materialak finkatu eta farmazien azaleraren barruko banaketa zehazten duen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuaren 7. artikulua.