
9. zk., 2026ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
175
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 260/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.
Sergio Castillejo Serrano jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian (260/2025 prozedura laburtua), Osakidetza Ente Publikoko zuzendari nagusiak emandako 1113/2025 Ebazpenaren aurka 2025eko uztailaren 7an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezetsi izanaren aurka. Ebazpen horren bidez argitaratu ziren erizainen kategoriako hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta 2020-2021-2022 EPEko txanda ireki bidezko destinoen esleipena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 23a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS