
9. zk., 2026ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 3 orri.)
- EPUB (184 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
169
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendariena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein erakundek jaso dituzten lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integraletarako 2025eko ekitaldirako laguntzen deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzak.
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendariaren ebazpen bidez argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren pertsona eta erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak eta finantzatutako jarduera zehaztuta.
Hori guztia dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak finantzatzeko 2025eko ekitaldirako laguntzen deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluak 2025eko irailaren 23ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdia; 2025eko irailaren 30eko EHAA, 185. zk.), erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 17a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendaria,
María aránzazu Niño núñez.
RSS