
9. zk., 2026ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (153 KB - 3 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
166
AGINDUA, 2025eko abenduaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Urnietako (Gipuzkoa) «Cesa» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
«Cesa» ikastetxe pribatuaren erakunde titularrak hasarazitako espedientea aztertu da; espediente horretan, Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo berri (erdi-mailakoa bata eta goi-mailakoa bestea) emateko baimena aldatzeko eskatzen da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Arau hauek hartu dira kontuan: araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretua (abenduaren 15eko BOE), Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta Egiteko Teknikari titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena, maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); azaroaren 27ko 50/2012 Dekretua (otsailaren 4ko EHAA), mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena, martxoaren 15eko 6/2016 Dekretuak aldatua (apirilaren 1eko EHAA); apirilaren 7ko 536/1995 Errege Dekretua (ekainaren 2ko BOE), Dietetikako goi-mailako teknikariaren titulua eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituena; eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxeari 2026-2027 ikasturterako emandako baimena aldatzen da.
Ikastetxearen kodeak: 013437 (EAE) eta 20013928 (unibertsala).
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «CESA».
Titularra: Cesa Centro de Estudios Sanitarios, S.Coop..
Helbidea: Erratzu poligonoa, 81.
Udalerria: Urnieta.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko erdi-mailako heziketa-ziklo bat, arratsaldeko txandan; eta Dietetikako goi-mailako heziketa-ziklo bat, goizeko txandan.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
• Lanbide-arloa: Osasungintza.
○ Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Anatomia patologikoa eta zitodiagnosia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Ahoaren eta hortzen higienea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Laborategi kliniko eta biomedikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Hortz-protesiak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Dietetika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.
○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako heziketa-zikloak emateko eskatzen diren ikaspostu kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari eta irakasleen hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazio praktikoa. Zure datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Helburua: Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta kentzea, eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.
Legitimazioa:
– Aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza:
https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra
https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa
https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2018-16673
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS