
9. zk., 2026ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
ELORRIOKO UDALA
161
IRAGARKIA, oinarri orokorrak, oinarri espezifikoak eta hautaproben deialdia onartzeari buruzkoa, hainbat plaza betetzeko (2026ko urtarrilaren 5eko Ebazpena).
2026ko urtarrilaren 12ko 6 zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira honako hauek betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak:
Liburutegiko teknikari lanpostu bat, administrazio bereziko eskalakoa, erdi-mailako azpieskala teknikokoa, lehiaketa-oposizio bidez, txanda irekian.
Gazteria eta Kirol teknikari plaza bat, Administrazio Bereziko eskalan, erdi mailako azpieskala teknikoan, lehiaketa-oposizio bidez, txanda irekian.
Liburutegiko administrari plaza bat, Administrazio Bereziko eskalakoa, lehiaketa-oposizio bidezko azpieskala administratiboa, txanda irekian.
Erregistroko administrari lanpostu bat, Administrazio Orokorreko eskalakoa, administrazio-azpieskalakoa, lehiaketa-oposizio bidez, txanda irekian.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera bidezkoak direnean, oinarrietan bertan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.
Elorrio, 2026ko urtarrilaren 7a.
Jarduneko alkatea,
MARIA HERRERO ARRIOLABENGOA.
RSS