
9. zk., 2026ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
152
2065/2025 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko langileen zuzendaria, berak eskatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 529/2025 Ebazpenaren bidez, Argiñe Escolástico Larizgoitia andrea izendatu zen Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko langileen zuzendari (2025eko apirilaren 8ko EHAA, 68. zk.).
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Argiñe Escolástico Larizgoitia andrea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko langileen zuzendari kargutik kentzea, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko urtarrilaren 6ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuari, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari eta Zuzendaritza Nagusiko Plangintza eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 18a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS