
9. zk., 2026ko urtarrilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
151
1197/2025 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Administrazioko Azpitaldeko burua (Langileen Saila-Bermeoko Ospitalea) izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Urriaren 8ko 898/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko azaroaren 4ko EHAA, 212. zk.), deialdi publikoa egin zen Administrazioko Azpitaldeko buruaren (Langileen Saila-Bermeoko Ospitalea) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Amaia Balenciaga Laka andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Administrazioko Azpitaldeko buru (Langileen Saila-Bermeoko Ospitalea) izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Amaia Balenciaga Laka andrea izendatzea Administrazioko Azpitaldeko buru (Langileen Saila-Bermeoko Ospitalea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko abenduaren 1ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko abenduaren 1a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ARATXU LOZANO OTERO.
RSS