Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2026ko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4941

IRAGARKIA, Zamudioko udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.

Emandako espedientearen kodea: A-B-2024-0018.

Eskatzailea: Juan María Etxebarria Ugalde.

Iraungitzen den espedientea: A-B-2011-2914.

Eskatzailea: Juan María Etxebarria Ugalde.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko urriaren 9ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Juan María Etxebarria Ugalderi administrazio-emakida eman zaiola Zamudioko udalerrian (Bizkaia) dagoen izenik gabeko putzu batetik urtean 948 m3 ur aprobetxatzeko, ureztatzeko, 20 urterako.

Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Zamudioko udalerrian (Bizkaia) dagoen putzu bateko urak aprobetxatzeko Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez inskribatutako eskubidea iraungi dela (espediente zenbakia: A-B-2011-2914).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 9a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala