Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2026ko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4938

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Busturiko San Kristobal auzoan Mape errekaren gaineko oinezkoentzako pasabidearen inguruan itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoko ondasunak okupatzeko eta ur-hornidurako sarea berritzeko Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak egindako eskaera.

Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.a) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa da informazioa jendaurrean jartzea, hogei egunez (urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori).

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko emakida eskatu du zuzendaritza honetan, ur-hornidurako sarea berritzeko Mape errekaren gaineko oinezkoentzako pasabidearen inguruan, Busturiko San Kristobal auzoan.

Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2026/009752 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarri behar da, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta oharrak egin daitezen.

Izapide honetan jendaurrean jarri behar den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo da eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/iljp-hornikuntza-sarea-mape-errekaren-pasabidea-busturia/web01-tramite/eu/

Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztu beharko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 9a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala