Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2026ko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4931

EBAZPENA, 2026ko azaroaren 3koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zerrendan ageri diren entitateetako langileen prestakuntza finantzatzeko laguntzak esleitzen dituena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2026ko abuztuaren 4an argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Autonomia Erkidegoko toki- eta foru-administrazioko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen Ebazpena.

Bigarrena.– Bosgarren oinarriak ezarritako epean, erakunde interesdunek eskabidea aurkeztu dute, deialdian aurreikusitako laguntzak eskuratze aldera. Eskabideak, aurkezturiko dokumentazioarekin batera, IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak aztertu ditu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren zazpigarren oinarriak ezartzen duenaren arabera, Prestakuntza-plan edo -programei buruzko laguntzen esleipena Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako entitateen zerrenda bilduko du, bai eta entitate horietako bakoitzari dagozkion diru-kopuruak ere, eta dagozkien diruz lagundutako kontzeptuak ere adieraziko dira. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta honako helbide elektroniko honetan argitaratuko da: www.ivap.euskadi.eu

Bigarrena.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren egitura eta egitekoak arautzen dituen 133/2021 Dekretuaren 6.2.m) artikuluaren arabera, zuzendariaren egitekoa da IVAP osatzen duten zerbitzuen helburuak bete eta dagozkien egitekoak aurrera eramateko behar diren deialdiak eta ebazpenak onartzea.

Hirugarrena.– Aplikagarria da, besteak beste, honako arau hauetan ezarritakoa: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; Lege hori garatzen duen 887/2006 Errege Dekretua; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua.

Hori guztia dela eta, behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek ematea, euskal administrazio publikoek beren langileentzat, 2026ko ekitaldirako onartzen dituzten prestakuntza-planak eta -programak finantzatzeko.

Autonomia-erkidegoko udal-administrazioak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Autonomia-erkidegoko foru-administrazioak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Bigarrena.– Agintzea entitate horiei esleitutako zenbateko osoa ordaintzeko izapideak hastea.

Hirugarrena.– Behin betiko likidazioa, plan edo programa exekutatu izanaren justifikazioaren menpe egongo da, deialdiaren bederatzigarren oinarrian xedatzen denaren arabera.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Errekurtsoa jartzeko epea: bi hilabete, ebazpen honen jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Hala ere, errekurtsoa jarri duen administrazioak, aurrez, errekerimendua aurkeztu ahal izango dio IVAPi egintza deuseztatu edo errebokatzeko. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoituaren bidez. Errekeritzeko epea: bi hilabete, ebazpen honen jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ezetsitzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua aurkeztu bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea hasiko da berariazko akordioa jasotzen denetik edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 3a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala