Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2026ko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4930

EBAZPENA, 2026ko azaroaren 5ekoa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarena, Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-eremuetan prestatzeko beka bat ematen duena.

Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariaren 2026ko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez, Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-eremuetan prestatzeko beka baten oinarriak eta deialdia argitaratu ziren (2026ko irailaren 25eko EHAA, 184. zk.).

Deialdiaren oinarri arautzaileek ezartzen dutenez, eskaerak Balorazio Batzorde batek aztertu eta balioetsiko ditu, eta egindako balorazioa zehazten duen txostena Idazkaritza Nagusiari helaraziko dio, deialdiaren organo kudeatzailea den aldetik. Idazkaritza Nagusiak, bestalde, esleipen-proposamen bat egingo du, eta LEA/AVCko lehendakariari helaraziko dio. Proposamen horretan, halaber, ordezkoen zerrenda jasoko da, zeinei, Balorazio Batzordeak ezarritako lehentasun-ordenaren arabera, bekaren onuradun izateko deitu ahal izango baitzaie, uko egiterik edo bestelako gorabeherarik gertatuz gero. LEA/AVCko lehendakariak, Idazkaritza Nagusiak helarazitako esleipen-proposamena ikusita, beka ematea erabakiko du ebazpen baten bidez. Ebazpen hori LEA/AVCren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritarrek horren berri izan dezaten.

Balorazio Batzordeak eskabideak aztertu ditu, eta, hark egindako balorazioaren arabera, Idazkaritza Nagusiak dagokion esleipen-proposamena egin du, deialdia arautzen duten 12. oinarrian ezarritakoaren arabera.

Horregatik guztiagatik, eta egindako esleipen-proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-eremuetan prestatzeko beka I. eranskinean zehazten den pertsonari esleitzea.

Bigarrena.– Beka 2026ko azaroaren 9an hasiko da.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinarazi eta zazpi eguneko epean, I. eranskinean aipatzen den pertsonak idazki bat bidali beharko du, beka onartzen duela eta beka ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen duela adieraziz.

Onarpen-idazkia epe horretan jasotzen ez bada, ulertuko da uko egiten diola beka emateko prozeduran jarraitzeari, eta II. eranskinean agertzen den ordezkoa izan ahalko da bekaren onuradun.

Laugarrena.– II. eranskinean zerrendatzen den pertsona ordezko izendatzea.

Bosgarrena.– III. eranskinean zerrendatzen diren pertsonei beka ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritarrek horren berri izan dezaten.

Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke LEA/AVCko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko azaroaren 5a.

Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,

AINARA HERCE SAN MARTIN.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala