
221. zk., 2026ko azaroaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 7 orri.)
- EPUB (496 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4928
EBAZPENA, 2026ko azaroaren 3koa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko Museo eta Bildumentzako 2026ko dirulaguntzen deialdia ebazten duena.
Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko apirilaren 15eko Aginduaren bidez (maiatzaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 80. zk.), oinarriak ezarri eta deialdia egin zen Euskadiko museo eta bildumei 2026ko dirulaguntzak emateko.
2026ko abuztuaren 17an, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak ebazpen-proposamen bat egin zuen, kontuan hartuta aipatutako aginduan ezarritako balorazio-irizpideak eta jasotako eta 2026ko uztailaren 20an bildutako eskabideak baloratzeko eratutako balorazio-batzordeak egindako aktaren edukia.
Horregatik guztiagatik, eta aztertuta zer ebazpen-proposamen egin duen Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eskatzaileei, bertan zehazten diren jarduera eta zenbatekoetarako.
Bigarrena.– Ez onartzea eta ukatzea ebazpen honen II. eranskinean zerrendatzen diren dirulaguntzak, bertan adierazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Proposatutako onuradunek bete beharko dituzte deialdiaren oinarriak onartzen dituen Aginduan ezarritako baldintzak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esparruan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.
Laugarrena.– Deialdi honetan diruz lagundutako jarduerak 2026. urtean hasi eta amaitu beharko dira, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko apirilaren 15eko Aginduaren 1.6 artikuluan xedatutakoaren arabera. Agindu horren bidez, onartu egin ziren Euskadiko museo eta bildumentzako 2026. urteko dirulaguntzen oinarriak, eta dirulaguntzetarako deialdia egin zen.
Bosgarrena.– Bi zatitan ordainduko dira agindu horren kontura emandako dirulaguntzak, prozedura honen arabera:
1.– Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren % 50ekoa, baldin eta 18.a) artikuluan adierazitako epea igaro eta uko egin ez bada.
2.– Bigarrena, gainerako zenbatekoa, 2027an egingo da, diruz lagundutako jarduera egin eta beraren benetako kostua justifikatu ondoren, Aginduaren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Emandako dirulaguntzetako, justifikazio eta likidazioari dagokienez, bete beharko da Aginduaren 19., 20. eta 21. artikuluetan xedatutakoa, kontuan hartuta bertan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dela diruz lagundutako jarduera amaitu eta hiru hilabeteko epean. Nolanahi ere, 2027ko martxoaren 31 izango da justifikazioa aurkezteko azken eguna.
Seigarrena.– Agintzea ebazpen hau argitara dadila Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan, interesdunei jakinaraz dakien.
Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluarekin, jende guztiak horren berri izan dezan.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 3a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS