Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2026ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4919

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak eranskinean adierazitako erreferentzia-zenbakia duten eta izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoak diren espedienteei buruz egindako komunikazioak.

Ezin izan dira jakinarazi aipatutako komunikazioak horretarako egindako saioan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baitu 44. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.

1.– Interesdunek eskuragarri daukate aipatutako komunikazioaren testu osoa Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan, Erandioko (Bizkaia) helbide honetan: Larrauri Mendotxe Bidea 18.

2.– Komunikazioan jasotakoaren aurka eta beraien interesen alde, interesdunek Datuak Babesteko Euskal Agintaritzara (DBEA) jo dezakete. Hau argitaraturik, jakituntzat jotzen dira Eranskinean aipatzen diren interesdunak, jakinarazpen-balioa baitu haientzat.

Edonola ere, interesdunek uste badute urratu egin direla datuen babesaren arloan dituzten eskubideak, aukera dute, DBEAn erreklamazioa aurkeztu aurretik, Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentrora jotzeko (Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe Bidea 18, 48950.– Erandio, Bizkaia, dpd-dbo@ertzaintza.eus) eta bertan, beraien eskubideak bete ez direla pentsarazten dioten arrazoiak adieraziz, horren inguruko balorazioa eskatzeko.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2026ko urriaren 30a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala