
220. zk., 2026ko azaroaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 1 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4917
EBAZPENA, 2026ko azaroaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honetan izandako hutsak zuzentzen dituena: Ebazpena, 2026ko urriaren 20koa, zeinaren bidez argitara ematen baitira tokiko enplegu-proiektuetarako laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak eta 2026ko ekitaldiko deialdia egiten baita.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2026ko urriaren 20ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitara ematen baitira tokiko enplegu-proiektuetarako laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak eta 2026ko ekitaldiko deialdia egiten baita (2026ko urriaren 27ko EHAA, 205. zk.). Hori dela-eta, dagokien zuzenketa egiten da hemen:
– 2026/4513 (22/17) orrialdean, I. eranskinaren euskarazko bertsioan, hau dio:
«Gorbeia Inguruak/Estribaciones del Gorbea (Urkabustaiz, Zuia, Zigoitia, Legutio y Aramaio).»
Baina hau esan behar du:
«Gorbeia Inguruak/Estribaciones del Gorbea (Urkabustaiz, Zuia, Zigoitia, Legutio, Aramaio y Arratzua-Ubarrundia).»
– 2026/4513 (22/22) orrialdean, II. eranskinaren euskarazko bertsioan, hau dio:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Baina hau esan behar du:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 6a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS