
220. zk., 2026ko azaroaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4916
EBAZPENA, 2026ko urriaren 19koa, Justiziako sailburuordearena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko emandako dirulaguntza eteten duena.
Justiziako sailburuordearen 2026ko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez (otsailaren 26ko EHAA, 39 zk.) emandako dirulaguntzari uko egin dionez esleipendunak, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuaren 2025eko irailaren 19ko Aginduarekin bat etorriz (urriaren 9ko EHAA, 192 zk.), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bertan behera uztea Ane Garcia Mata andreari onartutako dirulaguntza, berariaz uko egiteagatik, 2026ko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Bigarrena.– Interesatuari ebazpen honen berri ematea eta, era berean, jakinaraztea bide administratiboa ez duela amaitzen, honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkez baitiezaioke Berdintasun, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea du, jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 19a.
Justiziako sailburuordea,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.
RSS