
220. zk., 2026ko azaroaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4915
AGINDUA, 2026ko azaroaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2026ko urriaren 13ko Agindua, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko diruz lagundutako plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoekin finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.
2026ko urriaren 28an argitaratu zen 2026ko urriaren 13ko Aginduan, 8. artikuluan («Eskabideak aurkeztea») ez da jasotzen eskaerak atzerriko hizkuntza-ikastaroetan aurkezteko epea, eta, horregatik, edukia aldatu behar da, ezar dezan.
Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Hezkuntzako sailburuaren 2026ko urriaren 13ko Aginduaren 8. artikulua aldatzea. Agindu horren bidez, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko diruz lagundutako plazetarako deialdia egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoekin finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.
Aldatu egiten da 2. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:
«2.– Eskatzaileek 2026ko abenduaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dute eskabidea; bertan, lortu nahi dituzten plazen lehentasun-ordena ezarri ahal izango dute, eta hizkuntza eta herrialde bat baino gehiago aukeratu ahal izango dituzte eskabide berean.»
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 9a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS