
220. zk., 2026ko azaroaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 4 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4909
EBAZPENA, 2026ko azaroaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko dirulaguntzak emateko dena.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko uztailaren 15eko Aginduak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen du (2026ko abuztuaren 31ko EHAA, 165. zk.).
Aipatutako 2026ko uztailaren 15eko Aginduaren 10. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren proposamena ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea –zehazten diren diru-zenbatekoen arabera–, teknologia berriak ezarri edo/eta gara ditzaten.
Bigarrena.– Lantziegoko Udalak eskatutako 071-LTB-2026 espedientean atzera egitea onartzea, eskaera bikoiztuta dagoelako.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean –jakinarazpen espresua jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita–, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezartzen denaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 4a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS