Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2026ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4908

EBAZPENA, 2026ko irailaren 30ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2026. eta 2027. urteetan euskal kultura-ondarea babestera bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzak emateko dena.

Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko ekainaren 3ko Aginduaren bidez (2026ko ekainaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 111. zk.), 2026. eta 2027. urteetan Euskal Kultura Ondarearen babesaren eremura bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia arautu zen.

Deialdiaren 15. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, Balorazio Batzordeak, 2026ko uztailaren 27an egindako bileran, eskabideak aztertu eta proiektuak ebaluatu zituen, deialdiaren 17. oinarrian ezarritako balorazio-irizpideetan oinarrituta, dagokion balorazio-txostena egiteko.

Jakinarazi ondoren, akats materialak atzeman ziren, eta akats horiek zuzendu egin dira, akatsak zuzentzeko ondoz ondoko hiru ebazpenen bidez, interesdunei behar bezala jakinarazita. Ebazpen honek hasierako ebazpenaren testu kontsolidatua erreproduzitzen du, egindako zuzenketekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei ondoren zehazten diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean ageri diren pertsonei dirulaguntza ukatzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Proposatutako onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorrak ere.

Laugarrena.– Diruz lagundutako proiektuak 2026ko ekitaldian hasi beharko dira. Amaitzeko epearen azken eguna 2027ko urriaren 30a izango da, eta ezin izango da gauzatzeko epea atzeratu edo luzatu data horietatik aurrera.

Bosgarrena.– Dirulaguntza arautzen duen Aginduaren 21. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, dirulaguntza honela ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 50 ordainduko da, dirulaguntza eman ondoren, berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainerako % 50a gastua justifikatu ondoren ordainduko da, dirulaguntzaren indarraldia amaitzean eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, baina inola ere ez 2027. urtea baino lehen.

Seigarrena.– Emandako dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa Aginduaren 22. eta 23. oinarrietan xedatutakoaren arabera egingo da, hurrenez hurren. Nolanahi ere, justifikazio-dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2027ko azaroaren 13a izango da, egun hori barne.

Zazpigarrena.– Ebazpena pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.

Zortzigarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen arabera, jakinarazpen-ondorioekin eta guztiek jakin dezaten.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 30a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala