
220. zk., 2026ko azaroaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4905
AGINDUA, 2026ko azaroaren 4koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskalan sartzeko hautaketa-prozesurako epaimahaiaren osaera.
2026ko irailaren 3an, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko uztailaren 30eko Agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskalan sartzeko hautaketa-prozesurako, eta, era berean, haren oinarriak onartzen dira.
Antzeman da Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskalan sartzeko hautaketa-prozesurako bigarren epaimahaikide titular izendatutako pertsona ezin dela epaimahai horretan sartu arrazoi justifikatuengatik, eta, beraz, beste izendapen bat egin behar da.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan xedatutakoarekin lotuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Roberto-Guillermo Casas Diez izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigor Betearazpeneko Laguntzaileen Eskalan sartzeko hautaketa-prozesuko epaimahaiko bigarren epaimahaikide titular.
Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 4a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS