
220. zk., 2026ko azaroaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4902
EBAZPENA, 2026ko azaroaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle osoa izendatzeko dena. Plaza horietara sartzeko lehiaketa 2026ko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2026-03-20ko EHAA).
Errektore honek ebatzi du Ignacio Rodriguez Arcaute jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle oso gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7969**, Kodea: PLC8L1 – D00350-1. Jakintza arloa: Margolaritza. Saila: Eskultura eta Arte eta Teknologia. Ikastegia: Arte Ederren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Taldeko Praktika Artistikoak eta Egiletza eta Haren Eskubideekiko Harreman Berriak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2026ko azaroaren 9a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS