Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2026ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4894

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 167/2026 Dekretua, 2026ko urriaren 13koa, Euskadiko Titulartasun Publikoko Espazio Eszenikoen Sarea (Sarea) arautzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen du argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko hala egitea komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egin behar du zuzenketa egiteko eskaria.

Bada, horrelako akats batzuk aurkitu dira Euskadiko Titulartasun Publikoko Espazio Eszenikoen Sarea («Sarea») arautzen duen Dekretuan (2026ko urriaren 13ko 167/2026 Dekretua, 2026ko azaroaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 215. zk.). Zehazki, dekretu horretan aipatzen diren I. eta II. eranskinak falta dira. Jarraian daude argitaraturik, hutsa zuzentzearren:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala