
218. zk., 2026ko azaroaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4850
IRAGARKIA, 2026ko urriaren 26koa, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2026ko irailaren 19ko Ebazpena, 01/2026/93 zenbakiko zehapen-espedientean emana.
Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aipatutako espedientea Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez amaitu da. Hain zuzen ere, ebazpen horren bidez, I12026000020783 arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiestea eta Tryper Mundi SL (IFZa: B42893529) enpresari 10.000 euroko zehapena ezartzea erabaki da, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategineko 8.1 artikuluan oso larritzat tipifikatutako arau-hauste bat egiteagatik.
Enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horrez gain, jakinarazten zaio ezen, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ez badu, zehapena ordaindu beharko duela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2026ko azaroaren 11 da, eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:
– Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.
– Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.
– Erreferentzia: 0126009300154.
– Identifikazioa: 211126.
– Zenbatekoa: 10.000 euro.
Hala egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 26a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
RSS