Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2026ko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4841

AGINDUA, 2026ko urriaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iraungitzen baita Donostiako (Gipuzkoa) «La Anunciata» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena, jarduera bertan behera uzteagatik.

«Fundación Educativa Francisco Coll» elkarteak, Donostiako (Gipuzkoa) «La Anunciata» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularrak, baimena azkentzeko eskatu du, jarduera bertan behera utzi duelako. Dagokion espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.

Ikusirik 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena, 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateko arauak ezartzen dituena eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako indarreko xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Donostiako (Gipuzkoa) «La Anunciata» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena azkentzea, jarduera bertan behera uzteagatik, 2026ko irailaren 1etik aurrera. Zentroaren datuak honako hauek dira:

Zentroaren kodeak: 012512 (EAE) eta 20004277 (Unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «La Anunciata».

Titularra: Fundación Educativa Francisco Coll.

Helbidea: Lorete Bidea, 2.

Udalerria: Donostia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

AZKEN XEDAPEN bakarra

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala