Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2026ko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4840

EBAZPENA, 2026ko azaroaren 5ekoa, Joko eta Ikuskizun zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira joko patologikoaren informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak.

Ikusi da Segurtasuneko sailburuaren 2026ko irailaren 8ko Agindua (2026ko irailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 176. zk.). Agindu horren bidez, Euskadin irabazi-asmorik gabeko erakundeek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzetarako deialdia egin zen 2026ko ekitaldian.

Agindu horren 11.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Batzorde horren benetako osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, interesdunek errefusatzeko eskubidea erabiltzeko modua izan dezaten, legez ezarritako kasuetan eta baldintzetan.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko irabazi-asmorik gabeko erakundeei emango zaizkien dirulaguntzen ebazpen-proposamena egin eta aurkeztuko duten Balorazio Batzordeko kideak izendatzea.

Presidentea: Juan Carlos Medina Martinez, Joko eta Ikuskizun zuzendaria.

Kideak:

– Ainitze Rodrigo Goikoetxea, Arabako Joko eta Ikuskizunen Lurralde Bulegoko arduraduna.

– David Román Loinaz, Joko eta Ikuskizunen Bizkaiko Lurralde Bulegoko arduraduna.

– Nerea Beatriz Bacaicoa Preciado, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria: Mireia Magán Gerenabarrena, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 5a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

JUAN CARLOS MEDINA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala