Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2026ko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4834

EBAZPENA, 2026ko urriaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita Gurenet atarian noiz jarri den 2026ko urriaren 30eko Ebazpena, Ertzaintzaren izendapen askeko eta merezimendu espezifiko eta orokorren lehiaketako sistemen bidez lanpostuak betetzeko prozeduran emandakoa.

Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitara ematen duen Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuak ematen dituen eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Aditzera ematea 2026ko urriaren 30ean Segurtasun Saileko Gurenet atarian jarri dela Segurtasuneko sailburuordearen egun bereko Ebazpena, lanpostuak betetzeko merezimendu-lehiaketaren sistema baliatzen duten lanpostuak esleitzekoa, hain zuzen, Lanpostuak behin betiko betetzeko 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran adierazten diren lanpostuak esleitzekoa (C344-C345-C346-C347-C348).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 30a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala