Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2026ko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4832

EBAZPENA, 2026ko urriaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko katedraduna izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetako plazetan sartzeko lehiaketa 2026ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2026-03-12ko EHAA eta 2026-03-13ko EAO).

Errektore honek ebatzi du Javier García Martín jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***6027**, Kodea: CUC8/1 – D00330-10. Jakintza arloa: Zuzenbidearen eta Erakundeen Historia. Saila: Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoaren Historia. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Zuzenbidearen eta Instituzioen Historia».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2026ko urriaren 28a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala