Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERRENTERIAKO UDALA
4827

IRAGARKIA, Errenteriako udalerrian soinu-ingurunea hobetzeko Ekintza Planaren akordioari buruzkoa.

Alkatetzaren 2026ko urriaren 28ko 3138/2026 Dekretuaren bidez, honako erabaki hau hartu zen Errenteriako udalerrian soinu-giroa hobetzeko ekintza Planari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako baldintzetan:

Lehenengoa.- Errenteriako soinu-ingurunearen hobekuntza Plana hilabetez jendaurrean jartzea, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Bigarrena.- Aldi honen irekieraren berri ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, pertsona fisiko edo juridiko orok dagoen dokumentazioa eta erabilitako prozedurak aztertzeko aukera izan dezan.

Errenteria, 2026ko urriaren 30a.

Alkatea,

AIZPEA OTAEGI MITXELENA.


Azterketa dokumentala