
217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4825
IRAGARKIA, Foruko udalerrian (Bizkaia) Giliz putzuko lurpeko urak aprobetxatzeko administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena. Ura nekazaritza-ureztaketan erabiliko da.
Emandako espedientearen kodea: A-B-2025-0022.
Eskatzailea: Alfredo Laucirica Cenigaonaindia.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko urriaren 30eko ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Alfredo Laucirica Cenigaonaindia jaunari eman zaiola Foruko udalerrian (Bizkaia), 4. poligonoko 134. lursailean kokatutako Giliz putzutik urtean 9.280 m3 lurpeko ur aprobetxatzeko administrazio-emakida, nekazaritza-ureztaketan erabiltzeko, 20 urteko eperako.
Emakida hau emateak, aldi berean, une horretara arte onartutako ur pribatuen gaineko eskubidea azkentzea ekarriko du (EX-B-2026-0045).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 4a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS