Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4822

IRAGARKIA, 2026ko urriaren 19koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, hauen inguruko espedienteen jakinarazpenei buruzkoa: Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroa eta etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa.

Jakinarazpen pertsonalak ezin eginik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baitu 44. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.

Urriaren 1eko 39/2015 Lege beraren 46. artikulua betez, dei egiten zaie zitazio hau dagokien interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazpen pertsonala jaso dezaten Etxebizitzako Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2 – Vitoria-Gasteiz), horretarako 5 eguneko epea dutelarik iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita. Agertzen ez badira, epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako.

Argitaratzen da hau eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean jartzeko, jakinarazpen-balioa baitu haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 19a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

LEIRE URCOLA ALBERDI.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala