
217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4819
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bateratuak eta ingurumen-baimen bakarrak emateko ebazpenak argitara ematen dituena.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mende jartzen du titulartasun publikoko edo pribatuko jardueren eta instalazioen ustiapena, baldin eta I.A eranskinean edo I.B eranskinean, hurrenez hurren, jasotako jardueraren bat egiten bada.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23.a) artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena, hala badagokio, ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren parte izango dira, eta bi erabakiak administrazio-egintza berean emango dira.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 41.4 artikuluaren arabera, ingurumen-baimen bateratua osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan. Ingurumen-baimen bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, 24.3 artikuluan xedatzen duenez, autonomia-erkidegoek beren aldizkari ofizialetan argitaratuko dituzte ingurumen-baimen bateratuak emateko, funtsean aldatzeko edo berrikusteko administrazio-ebazpenak, eta ebazpena argitaratzen duen iragarkian adieraziko dute zer instalaziori eragiten dion.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 69. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-ebaluazioko prozedurei amaiera ematen dieten ebazpenak dagokion aldizkari ofizialean eta ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.
Legezko aurreikuspen hori betez, iragarki honen bidez:
Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatutako administrazio-ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.
Bigarrena.– Jakinarazten da testu osoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuta daudela, eta dokumentuen lokalizatzailearen bidez kontsulta daitezkeela, helbide honetan:
https://euskadi.eus/lokalizatzailea
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 3a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
ERANSKINA
Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, Ingurumen Inpaktuaren Txostena egin eta AAU01432 kodedun Ingurumen Baimen Bakarra ematen diona sustatzaileak 2 nabea izena eman dion instalazioari, hondakin ez-arriskutsuen kudeaketarako Recymet Systems S.L-ek sustatutako jarduerarako, Arriagane Poligonoan, P-14, B-1 nabean, Amorebieta-Etxanon (Bizkaia).
Espediente-zenbakia.: AAU01432_SOL_2025_001.
Lokalizatzailea: J0D0Z- T8T3R-Q4M2.
RSS