
217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4818
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen integratu eta baimen bakarrak emateko ebazpenak argitara ematen duena.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen baimen integratuaren edo ingurumen baimen bakarraren mende jartzen ditu I.A eranskinean edo I.B eranskinean, hurrenez hurren, jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publikoko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edo ingurumen-inpaktuaren txostena, hala badagokio, ingurumen-baimen integratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren parte izango dira, eta bi erabakiak administrazio-egintza berean emango dira.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 41.4 artikuluaren arabera, ingurumen-baimen integratua osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan. Ingurumen-baimen bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, 24.3 artikuluan xedatzen duenez, autonomia-erkidegoek beren aldizkari ofizialetan argitaratuko dituzte ingurumen-baimen integratuak emateko, funtsean aldatzeko edo berrikusteko administrazio-ebazpenak, eta ebazpena argitaratzen duen iragarkian zein instalaziori eragiten dion identifikatuko dute.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 69. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-ebaluazioko prozedurei amaiera ematen dieten ebazpenak dagokion aldizkari ofizialean eta ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.
Legezko aurreikuspen hori betez, iragarki honen bidez:
Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatutako administrazio-ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.
Bigarrena.– Jakinarazten da testu osoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuta daudela, eta haien bilagailuaren bidez kontsulta daitezkeela, helbide honetan:
https://euskadi.eus/lokalizatzailea
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 3a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
ERANSKINA
Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, Asua Products SAk Sondikan (Bizkaia) sustatutako PVC eta beste polimero batzuk eraldatzeko substantzia kimikoen nahasketak fabrikatzeko jarduerarako Asua Products SAri emandako AAI00039 kodea duen ingurumen-baimen integratua berrikusi eta aldatzen duena.
Espediente-zenbakia: AAI00039_REV_2025_001.
Lokalizatzailea: J0D0Z-T8T9V-RWSY.
RSS