Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4817

IRAGARKIA, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariak instalazio elektrikoen aldizkako ikuskapenean antzemandako akatsak zuzentzeko errekerimenduak jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da errekerimendu horiek jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean adierazitako interesdunak titular diren instalazio elektrikoen aldizkako ikuskapen ofizialean akatsak atzeman dira, eta ez da jaso horiek zuzendu izana egiaztatzen duen dokumentaziorik, urtarrilaren 16ko 5/2018 Dekretuaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (5/2018 Dekretua, Industria-segurtasuneko arauak bete behar dituzten instalazio eta ekipoen aldizkako ikuskapenak kudeatzeko prozedurari buruzkoa). Hori dela eta, eskatzen dizuegu 15 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, akatsen zuzenketaren ziurtagiria aurkez dezazuela Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.

Epe berean, jakinarazpenaren testu osoa eskuratu ahal izango dute lurralde-ordezkaritza honetan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).

Epe hori igaro eta errekerimendua betetzen ez bada, hertsatzeko isuna proposatu ahal izango da, edo, hala badagokio, zehapen-espedientea irekitzea proposatu, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legeak ezartzen duen bezala.

Bestalde, Administrazio Publikoarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera behartuta dauden subjektuak direnez, ohartarazten da ondorengo jakinarazpenak modu elektronikoan soilik egingo direla, egoitza elektronikoan agertuz, «Nire karpeta» ren bidez https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu. Horretarako, «Nire profila» aukeraren bidez, «Nire karpeta» atalean, gailu elektroniko bat, mezu elektroniko bat edo biak identifikatu ahal izango dituzu, ondorengo jakinarazpen elektronikoak eskuragarri jarri direla jakinarazteko.

Eranskinean adierazitako interesdunek horren berri izan dezaten ematen da argitara hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2026ko urriaren 30a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARIA JESÚS MARKAIDA URIARTE.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala