Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4815

IRAGARKIA, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariak instalazio elektriko batean atzemandako akatsak zuzentzeko errekerimendua jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatzen den interesdunaren titulartasuneko instalazio elektrikoan akatsak atzeman dira. Izan ere, pertsonak eta ondasunak babestea eragozten duten metalezko inguratzaileak eta berun azpiko eroale elektrikoak daude, eta, beraz, ezabatu egin behar dira. Horregatik, eskatzen zaio berehala zuzentzeko eremu komunetako behe-tentsioko instalazio elektrikoa, eta egiaztatzeko akatsak zuzendu dituela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 3 hilabete igaro baino lehen.

Epe berean, jakinarazpenaren testu osoa eskuratu ahal izango du lurralde-ordezkaritza honetan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).

Epe hori igaro eta errekerimendu hori betetzen ez bada, hertsatzeko isuna proposatu ahal izango da, edo, hala badagokio, zehapen-espedientea irekitzea proposatu, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legeak ezartzen duen bezala.

Bestalde, Administrazio publikoarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera behartuta dagoen subjektua denez, ohartarazten da ondorengo jakinarazpenak modu elektronikoan baino ez direla egingo, egoitza elektronikoan sartuz, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu helbidearen bidez. Horretarako, «Nire profila» aukeraren bidez, «Nire karpeta» atalean, gailu elektroniko bat, mezu elektroniko bat edo biak identifikatu ahal izango dira ondorengo jakinarazpen elektronikoak eskuragarri jarriko direla jakinarazteko.

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2026ko urriaren 30a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARIA JESÚS MARKAIDA URIARTE.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala