Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4814

1817/2026 EBAZPENA, 2026ko azaroaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari atxikitako kontratazio-mahaia aldatzen duena.

Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituenak, honako hau xedatzen du 20.4 artikuluan: «Erakundearen Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak baimena eman ondoren, beharrezkotzat jotzen diren Kontratazio Mahaiak sortuko ditu, Ente Publikoko erakundeen dimentsionamenduaren arabera eta kontratuen esleipenean kontratazio-organoari laguntzeko eginkizunak betetzeko.

Sortzen diren Kontratazio Mahaiek honako kide hauek izango dituzte:

a) Lehendakaria: erakundeko zuzendaritza-kargua, kontratazio-organoa ez dena.

b) Kontratazio-organoak izendatutako bi kide.

c) Mahaikide-idazkari bat, erakundeari atxikitako letraduen edo zuzenbidean lizentziatutako kudeaketa-teknikarien artetik kontratazio-organoak izendatua. Mahaiko aholkulari juridikoaren eta idazkariaren eginkizunak beteko ditu, eta hitza eta botoa izango ditu».

Mahaiaren bileretan parte hartu ahal izango dute, lehendakariaren ekimenez, kontratuaren xedearekin zerikusia duten gaietan ezagutza egiaztatua duten teknikari edo aditu independenteek, espedientean jasota utziz bertaratutako teknikari edo adituen nortasuna, haien prestakuntza eta lanbide-esperientzia. Horiek guztiek hitza izango dute, baina botorik ez.

Kontratazio-mahaiaren funtzionamenduak ez du gastu publikoa handituko, eta mahaikideek ez dute ordainsaririk jasoko kontratazio-mahaiko kide gisa dituzten eginkizunak betetzeagatik. Horien sorrera eta funtzionamendua zerbitzu-erakunde bakoitzari esleitutako giza baliabideekin, baliabide teknikoekin eta aurrekontu-baliabideekin egingo da.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2021eko otsailaren 3ko 140 Ebazpenaren bidez, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari atxikitako kontratazio-mahaia sortu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikulua aplikatuz.

Ondoren, hainbat ebazpenen bidez, kontratazio-mahai horren osaera aldatzen joan da.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko plantillan eta zerbitzuen antolaketan izandako aldaketen ondorioz, Kontratazio Mahaiaren osaera berriro aldatu behar da, egungo antolaketa-egiturara egokitzeko.

Horregatik guztiagatik, Zuzendaritza Nagusi honek, legez eman zaizkion ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari atxikitako Kontratazio Mahaiaren osaera aldatzea.

Bigarrena.– Kontratazio Mahaiaren osaera honako hau izango dela adieraztea:

Presidentea:

– Titularra: Ane Miren Arregui Rego.

– Ordezkoa: María del Mar Montero Calderón.

1. bokala:

– Titularra: Maria Lourdes León Olano.

– Ordezkoa: Nerea Escribano Castro.

2. bokala:

– Titularra: Lierni Lekuona Sanz.

– Ordezkoa: Maria Belén Sanchez Vidal.

Idazkaria:

– Titularra: María Lourdes Pérez Patxo.

– Ordezkoa: Iñigo Calzada Terrones.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea Kontratazio Mahaia osatzen duten pertsonei eta eginkizunak uzten dituztenei.

Laugarrena.– Ebazpen honek sinatu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera, ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala