Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4813

EBAZPENA, 2026ko azaroaren 4koa, Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak (Erein 2026 Programa).

2026ko abuztuaren 27ko Aginduak (2026ko irailaren 11ko EHAA, 174. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak deitu ditu 2026ko ekitaldirako, izaera publikoko erakundeentzat, «landa-inguruneko oinarrizko zerbitzuetan egindako inbertsioei» buruzko 2023-2027ko NPEPEren esku-hartzearen esparruan.

I. eranskineko 10. oinarriko 1. apartatuak balorazio-batzorde bat eratzea aurreikusten du, aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Gainera, adierazten du Batzorde hori Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzako talde teknikoko hiru kidek osatuko dutela, haren titularraren ebazpen bidez izendatuak, non idazkari- eta lehendakari-eginkizunak nork beteko dituzten ere zehaztuko baita.

Aurrekoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea. Hauek izango dira:

Batzordeburua:

– Jose Luis Atucha Lapatza (titularra).

– Juan Miguel Legarra Zabala (ordezkoa).

Batzordekideak:

– Jone Loiola Barrainkua; idazkari-lanak ere egingo ditu (titularra).

– Pilar García Blanco (ordezkoa).

– Iker Ortega Ruiz (titularra).

– Humberto Nogueira Gómez (ordezkoa).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 4a.

Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,

JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.


Azterketa dokumentala