Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4812

AGINDUA, 2026ko irailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Aretxabaleta udalerriko (Gipuzkoa) «Basabeazpi Ikastola» Haur Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzen duena, unitateak gehitzeagatik eta instalazioak handitzeagatik.

Arizmendi Kooperatiba Elkarteak eskatuta, erakunde horren titulartsasunekoa den Aretxabaletako (Gipuzkoa) «Basabeazpi Ikastola» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko hasitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena, 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aretxabaletako (Gipuzkoa) «Basabeazpi Ikastola» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea, Haur Hezkuntzako lehen zikloan 2-3 urteko haurrentzat bi unitate gehitzeagatik eta eta instalazioak handitzeagatik.

2026ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 012395 (EAE) eta 20000302 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HHIP).

Izen espezifikoa: «Basabeazpi Ikastola».

Titularra: «Arizmendi Kooperatiba Elkartea».

Helbidea: Basabe, 2 (egoitza nagusia), eta Belorrieta, 8.

Udalerria: Aretxabaleta.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. Eta 2. Zikloak, banakapen honekin,

Egoitza nagusian.

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa:

– 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

– 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bat,13 ikaspostuko edukierakoa.

– 2-3 urte bitarteko haurrentzako bi unitate,18 ikaspostuko edukierako bakoitza.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloa:

– 6 unitate, guztira 92 ikaspostuko edukierarekin.

Belorrieta 8ko egoitzan.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloa:

– 2-3 urte bitarteko haurrentzako bi unitate, 18 ikaspostuko edukierako bakoitza.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili erregistroko inskripzioan agertzen den izena ez den beste izenik.

Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala