
217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 2 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4804
175/2026 DEKRETUA, urriaren 27koa, zeinaren bidez kredituak gaitzen baitira 3112 programan (Lana), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2026. urterako aurrekontuko 9211 programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak izateagatik, eta Osalan-Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen kreditu gehigarri bat baimentzen baita, 519.942,46 eurokoa.
Uztailaren 3ko TES/726/2026 Aginduak lurraldeka banatzen ditu 2026ko ekitaldirako laneko arriskuen prebentzioaren arloko ekintzetarako kredituak, Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuak. Funtsak banatzeko ezarritako irizpidearen arabera, 538.866,67 eurokoa da Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion zenbatekoa.
Kopuru horretatik, lehenengo ordainketa jaso da,% 75ekoa (385.225,79 euro), behin aurreko ekitaldiko kreditu ez-konprometitua (18.924,21 euro) deskontatu ondoren, eta aurreikusten da gainerakoa jasoko dela 2026ko ekitaldia amaitu aurretik. Beraz, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak eskatzen du 519.942,46 euro gaitzeko lan-arriskuen prebentzioaren arloko ekintzetarako, eta, kontuan hartuta Osalan erakunde autonomoari dagokiola ekintza horiek kudeatzea, erakunde horrek kreditu gehigarri bat eskatu du, kopuru berekoa, aipatutako ekintzak gauzatu ahal izateko.
Horregatik guztiagatik, kreditu horiek gaitu egiten dira, bat etorriz maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateginaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin.
Halaber, aipatutako testu bateginaren 95. artikuluak ezartzen du ezen, erakunde autonomo batean sortzen bada kreditu osagarrirako beharra, orduan, Ogasun eta Finantza Sailaren proposatuta, gobernuak baimendu behar duela, baldin eta zenbatekoa erakunde autonomoaren aurrekontuan bildutako ordainketa-kreditu guztien % 3 eta % 5 bitartekoa bada.
Bestalde, 86.d) artikuluak ezartzen du ezen aurrekontu-arloko eskumena duen sailak aukera izango duela ordainketa-kredituak sartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontuan, indarrean den ekitaldikoan, baldin eta sartuta badaude aurreko ekitaldiko aurrekontuko gastuen egoera-orrian, ez badaude eratxikita aitortutako betebeharrak betetzeari eta gaitutako kredituei badagozkie.
Horrenbestez, Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak, 2026ko urriaren 27ko bilkuran, proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Onartzea kredituak gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko 2026. urteko aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Kreditu hori sortu da diru-kopuru bera lortu delako honako diru-sarreren egoera-orri honetan:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
2. artikulua.– Ordainketa-kreditu gehigarri bat baimentzea Osalan – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko 2026ko ekitaldirako aurrekontuan, 3113 programan (Laneko segurtasuna eta osasuna), 519.942,46 eurokoa, zehaztapen honekin bat etorriz:
Gastuen egoera-orria:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Sarreren egoera-orria:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Hirugarren artikulua.– Funtsak zuzenduko dira laneko arriskuen prebentzioaren arloko ekintzak finantzatzera.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Indarrean sartzea.
Dekretu honek ondorioak izango ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko urriaren 27an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
RSS