Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4800

1823/2026 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita azaroaren 3ko 1822/2026 Ebazpena txanda irekian destinoa esleitu zion pertsonaren izendapena, medikuaren kategorian (kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeen destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2018ko otsailaren 8ko EHAA, 28. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren bidez, estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartu ziren fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2019 Ebazpenaren bidez, kautelaz eten ziren ikerketa judizialean zeuden 2016-2017ko EPEko deialdi-prozesuak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 1740/2025 Ebazpenaren bidez, kendu egin zen 2016-2017ko EPEaren deialdiko prozesuen kautelazko etetea, zeina Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2019 eta urtarrilaren 15eko 32/2020 Ebazpenen bidez erabaki zen, kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzaileko fakultatibo espezialista medikoaren kategorian izan ezik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren uztailaren 23ko 1176/2026 Ebazpenaren bidez, agindu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitara zedin txanda irekian oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda, azken puntuazioaren arabera ordenatuta, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetako lehiaketa-faseko eta oposizioaldeko puntuazioak bereizirik adierazita, fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko medikuaren kategorian (kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 10eko 1544/2026 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin zen txanda ireki bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko medikuaren kategorian (kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 3koa 1822/2026 Ebazpenaren bidez, aldaketak egin dira aurreko paragrafoan adierazitako ebazpenean, Luis Ramón Palazuelos Blanco jaunak hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorren 21.1 apartatuan ezarritakoaren babesean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baietsi baita, eta Debagoieneko ESIko (Debagoieneko Ospitalea) destinoa esleitzen zaio medikuaren kategorian (kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala).

Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea Luis Ramón Palazuelos Blanco jauna estatutupeko langile finko izendatu dela, medikuaren kategorian (kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, esleipendunek hilabeteko epea izango dute esleitutako destinoaz jabetzeko: Debagoieneko ESIa, Debagoieneko Ospitalea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, izangaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Espainiako nazionalitatea ez duten eta parte hartzeko eskubidea duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute, bai eta, beste estatu bateko nazional batekin lotura badute, harekin ahaidetasun-lotura dutela eta haren kontura bizi direla edo haren kargura daudela egiaztatzen duten dokumentuak ere. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko du, non azken horrek adierazten duen ez dagoela ezkontidearengandik legez bananduta eta, hala badagokio, izangaia haren kontura bizi dela edo haren kargura dagoela.

– Elkargokide izatearen ziurtagiria, deialdiaren oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko adierazpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez daudela desgaituta edo egoera baliokidean, eta ez dutela diziplinazko zehapenik edo baliokiderik beren estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragozten dienik.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez duela, ezingo da jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaion destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira bere jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, jakinarazten zaio, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo duela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.

Azaldutakoaren arabera, lanpostuaz jabetzen denean, dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko da lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala