
217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4799
1747/2026 EBAZPENA, urriaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita honako ebazpen hau: 1552/2026 Ebazpena, irailaren 10ekoa, zeinaren bidez argitaratzen baitira onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko abenduko zikloan eskainitako destinoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen (2023ko martxoaren 29ko EHAA, 62. zk.). Aipatu deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean bildutako oinarriak arautuko du.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren martxoaren 5eko 470/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko abenduko zikloan eskainitako destinoak argitaratu ziren (martxoaren 31ko EHAA, 61. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren uztailaren 28ko 1337/2026 Ebazpenaren bidez, destinoen onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu ziren, eta fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko abenduko zikloan eskainitako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoen behin-behineko esleipena egin zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 10eko 1552/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko urriaren 15eko EHAA, 197 zk.), onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu ziren, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko abenduko zikloan eskainitako destinoen behin-betiko esleipena egin zen.
Destinoen behin betiko esleipena egin eta gero, ikusi da bidezkoa dela Eva Ibáñez de Elejalde Fernández de Arroyabe andrea lekualdatze-lehiaketaren prozesutik kanpo uztea, izan ere, aipatu lehiakideak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiko 4.1.1 oinarrian aurreikusitako kasua betetzen du (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartzen dituena.)
Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako ebazpen hau zuzentzeko ebazpena ematea: 1552/2026 Ebazpena, irailaren 10ekoa, zeinaren bidez argitaratzen baitira onartutakoen deta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko abenduko zikloan eskainitako destinoak.
Irailaren 10eko 1552/2026 Ebazpenaren I. eranskina aldatzea, Eva Ibáñez de Elejalde Fernández de Arróyabe, 2025eko abenduko esleipen-zikloan onartutakoen behin betiko zerrendatik kenduta.
Irailaren 10eko 1552/2026 Ebazpenaren II. eranskina honela aldatzea: Eva Ibáñez de Elejalde Fernández de Arróyabe andrea 2025eko abenduko esleipen-zikloan baztertutako pertsonen behin betiko zerrendan sartuko da eta hau agertuko da baztertzeko arrazoi gisa: «Ez du destinorik aukeratu, 4.1.1 oinarriaren arabera».
Destinoen behin betiko esleipena jasotzen duen irailaren 10eko 1552/2026 Ebazpenaren III. eranskina aldatzea, Eva Ibáñez de Elejalde Fernández de Arróyabe esleipendunen zerrendatik kenduta.
Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.
Hirugarrena.– Ebazpen honetako gainontzeko jarduketak bere horretan uztea: 1552/2026 Ebazpena, uztailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira destinoen onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, eta fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko abenduko zikloan eskainitako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoen behin-behineko esleipena egiten baita.
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS