Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2026ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4798

AGINDUA, 2026ko urriaren 30ekoa, Industria, Transizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkaria kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 50. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ane Miren Anza Ibarra andreak, berak hala eskatuta Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 64. dotazioa), egindako lanagatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Kargu uzte honek 2026ko urriaren 26tik aurrera hartuko du indarra.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean eman duen organoaren aurrean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 30a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala