
215. zk., 2026ko azaroaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (125 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4768
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira itsas arrantzaren arloko arau-hausteei buruzko zenbait zehapen-espedienteren ebazpen-proposamenak, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarenak.
Ezinezkoa izan denez ebazpen-proposamen horiek zuzenean jakinaraztea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko (espedientea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1 – Vitoria-Gasteiz), defentsarako egoki iritzitako alegazio, agiri eta argibide guztiak azaltzeko eta, hala badagokio, prozeduran baliatuko diren frogak proposatzeko. Hori guztia prozedura hau abiatu duen instrukzio-egileari aurkeztu behar zaio.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako pertsonek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 28a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
IXONE SOROA GUENAGA.
RSS