Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2026ko azaroaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4756

EBAZPENA, 2026ko urriaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, ebazpen honen huts-zuzenketa egitekoa: Ebazpena, 2026ko urriaren 20koa, zeinaren bidez argitara eman baitira gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko Hezibi programan 2026ko ekitaldirako aurreikusitako dirulaguntzen oinarri arautzaileak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira ebazpena, 2026ko urriaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara eman baitira gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko Hezibi programan 2026ko ekitaldirako aurreikusitako dirulaguntzen oinarri arautzaileak, dagokion zuzenketa egingo da.

– 2026/4545 (13/9) orrialdean, 9.2 artikuluan,

Hau dio:

«9.2 artikulua.– Emandako dirulaguntza entitate onuradunak horretarako adierazitako banku-kontuan ordainduko da.

Entitateak ez badu Lanbideren ordainketarik jaso edo banku-datuak aldatu nahi baditu, hirugarrenaren datuen fitxa bete beharko du. Helbide hauetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1060701 edo https://www.euskadi.eus/servicios/1060702».

Baina hau esan behar du:

«9.2 artikulua.– Emandako dirulaguntza entitate onuradunak horretarako adierazitako banku-kontuan ordainduko da.

Entitateak ez badu Lanbideren ordainketarik jaso edo banku-datuak aldatu nahi baditu, hirugarrenaren datuen fitxa bete beharko du. Helbide hauetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1038117 o https://www.euskadi.eus/servicios/1038116».

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.


Azterketa dokumentala