Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2026ko azaroaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4753

AGINDUA, 2026ko urriaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Urnietan (Gipuzkoa) dagoen «Salesianos Urnieta» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.

«Salesianos Urnieta» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako goi-mailako espezializazio-kurtso bi emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); otsailaren 6ko 143/2024 Errege Dekretua (otsailaren 24ko BOE), Bilatzaileetako Posizionamenduko (SEO/SEM) eta Sare sozialetako Komunikazioko goi-mailako Lanbide Heziketako espezializazio-kurtsoa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena, eta ekainaren 27ko 546/2023 Errege Dekretua eta uztailaren 4ko 569/2023 Errege Dekretua aldatzen dituena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2026-2027 ikasturterako.

Ikastetxearen kodeak: 012572 (EAE) eta 20005270 (unibertsala).

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Salesianos Urnieta».

Titularra: Padres Salesianos.

Helbidea: Ergoien, 6.

Udalerria: Urnieta.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Industria-mantentzearen digitalizazioan eta Fabrikazio adimendunean goi-mailako espezializazio-kurtsoak emateko baimena ematen da.

2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.

1.– Lanbide-arloa: Arte grafikoak.

a) Arte grafikoak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Inprimaketa grafikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinua eta edizioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

a) Merkataritza zerbitzuak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

a) Instalazio elektriko eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4.– Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.

a) Mantentze-lan elektromekanikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Industria-mantentzearen digitalizazioa goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: Kurtso 1.

c) Fabrikazio adimenduna goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: Kurtso 1.

3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

5. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra:

https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala