Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2026ko azaroaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4750

103/2026 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2006ko apirilaren 24an Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (ADIF) sinatutako hitzarmenaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko jarduketa jakin batzuk agintzeko hasitako jarduketekin jarraitzeko eta amaitzeko akordioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren aribideko jarduerekin jarraitzeko eta amaitzeko akordioa sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2006ko apirilaren 24an Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (ADIF) sinatutako hitzarmenaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko jarduketa jakin batzuk agintzeko hasitako jarduketekin jarraitzeko eta amaitzeko akordioa. Akordio hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 30a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 30EKO 103/2026 EBAZPENARENA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK ETA TRENBIDE AZPIEGITUREN ADMINISTRATZAILEAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN TRENBIDE SARE BERRIA ERAIKITZEKO ZENBAIT JARDUKETA AGINTZEKO SINATUTAKO HITZARMENARI DAGOZKION JARDUKETAK JARRAITZEKO ETA AMAITZEKO, 2026KO URRIAREN 5EKOA, AKORDIOA
BILDUTA:

Alde batetik, Oscar Puente Santiago jauna, Garraioetako eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa, azaroaren 20ko 835/2023 Errege Dekretuaren bidez izendatua kargu horretarako.

Bestetik, Susana García Chueca, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko (EAEAO) Mugikortasun Jasangarriaren sailburua, lehendakariaren ekainaren 24ko 30/2024 Dekretuaren bidez izendatua kargu horretarako, eta Euskal Trenbide Sarearen maiatzaren 21eko 11/2004 Legearen 11. artikuluan xedatutakoaren arabera S0100001G IFZ duen zuzenbide pribatuko «Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea» (ETS) erakunde publikoko presidentea.

Eta, bestetik, Luis Pedro Marco de la Peña jauna, Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF) Enpresa Erakunde Publikoko presidentea, irailaren 17ko 936/2024 Errege Dekretuaren bidez izendatua kargu horretarako, eta abenduaren 30eko 2395/2004 Errege Dekretuaren bidez onartutako ADIFen Estatutuaren 23.2.a) artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz eta abenduaren 27ko 1044/2013 Errege Dekretuaren bidez onartutako Abiadura Handiko Estatutuaren 23.1 artikuluarekin bat etorriz Q-2802152-E IFZ duen ADIF-Abiadura Handia (ADIF AV) Enpresa Erakunde Publikoko presidentea.

Aldeek, duten ordezkaritzan, akordio hau formalizatzeko gaitasun nahikoa aitortzen diote elkarri, eta, horren ondorioz:

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2006ko apirilaren 24an «Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Administrador de Infraestructuras Ferroviariasen arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduketa agintzeko» izenekoa (2006ko uztailaren 6ko BOE, 159. zk.) sinatu zen.

Hitzarmen horren xedea zen orduko Sustapen Ministerioak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zein baldintzatan agintzen zioten eraikuntza-proiektuak idazteko, obrak zuzentzeko, obrak kontratatu eta gauzatzeko eta Euskadiko trenbide-sare berriaren Gipuzkoako adarrari zegozkion desjabetze-espedienteen administrazio-kudeaketan laguntzea.

Hori oinarri hartuta, jarduketa hauek ezarri ziren:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari agindu zitzaion administrazio-kontratazioari buruzko legeriak kontratazio-organoari esleitzen dizkion ahalmenak erabiltzea, baldin eta, orduko Sustapen Ministerioaren edo ADIFen eskumena izanik, beharrezkoak baziren, zehazki, Bergara-Irun tartean, euskal «Y» plataformaren Gipuzkoako adarreko eraikuntza-proiektuak idazteko.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari agindu zitzaion administrazio-kontratazioari buruzko legeriak kontratazio-organoari esleitzen dizkion ahalmenak erabiltzea, baldin eta, orduko Sustapen Ministerioaren edo ADIFen eskumena izanik, beharrezkoak baziren Gipuzkoako adarrean, zehazki Bergara-Irun tartean, euskal «Y» plataformaren obrak egiteko eta obra horien zuzendaritza fakultatiboa egiteko.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari agindu zitzaion Gipuzkoako adarrean Euskadiko trenbide-sare berria ezartzeko behar diren lurrak lortzeko desjabetze-espedienteak izapidetzeko beharrezkoak diren jarduera material hutsak egiteko ardura.

Bigarrena.– 2017ko abenduaren 27an, «Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren aldaketa» sinatu zen (2018ko urtarrilaren 26ko BOE, 23. zk.), eta, horren bidez, besteak beste:

– Jarduketa berriak sartu ziren:

a) Ezkioko geltokiaren eraikuntza.

b) Astigarragako geralekuaren eraikuntza ADIFek kudeatutako metro bateko zabalerako sarean.

c) Bergara-Lezo tartean jarduketa berriak egitea:

– Tuneletako larrialdi-irteerak, Europako Batzordearen 2014ko azaroaren 18ko 1030/2014 Erregelamenduaren arabera.

– Jarduketa gehigarriak: mendi-hegalak egonkortzea eta zeuden iturburuetan izandako afekzioengatik lehengoratzea.

– Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legean adierazitako baldintzetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku utzi zen administrazio-kontratazioari buruzko legeriak kontratazio-organoari esleitzen dizkion ahalmenak erabiltzea, baldin eta, orduko Sustapen Ministerioaren, ADIFen edo ADIF-Alta Velocidad erakundearen eskumena izanik, beharrezkoak baziren eraikuntza-proiektuak idazteko, obrak gauzatzeko eta obren zuzendaritza fakultatiboa egiteko.

– Aldatu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoari 2006ko apirilaren 24ko agindu-hitzarmenaren bigarren klausularen 1. atalaren bidez egindako agindua. Izan ere, Bergara eta Irun arteko Gipuzkoako tarteko plataformaren proiektuak idazteko eta obrak gauzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoari hasieran emandako agindua Bergara eta Lezo arteko Gipuzkoako tarteko plataformaren proiektuak idazteko eta obrak gauzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren gomendiora mugatzen da orain.

– Euskal Autonomia Erkidegoari agindutako lanak zuzenean egin ahal izango zituen Administrazio horrek, edo, Euskal Administrazio Orokorreko organo eskudunak hala erabakitzen bazuen, zuzenbide pribatuko Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) erakunde publikoaren bitartez.

– Gipuzkoako Bergara-Lezo adarrean, plataforma osoa egiteko aurreikusitako kostuak eguneratu ziren.

Hirugarrena.– 2021eko abenduaren 23an, «Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide sare berria eraikitzeko zenbait jarduketa agintzeko sinatutako lankidetza hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena» sinatu zen (2022ko martxoaren 14ko BOE, 62. zk.), eta, horren bidez, besteak beste:

– Euskadiko trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenetik eta 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketatik kendu egin ziren Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko plataformaren obrak.

– Orduko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Adif eta Adif-Abiadura Handiko enpresa-erakunde publikoek, egun berean Euskadiko trenbide-sare berria eraikitzeko lankidetza-hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena sinatuta, tarte horretako obrak egiteko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko konpromisoa hartu zuten.

– Euskadiko trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduketa agintzeko lankidetza-hitzarmenaren lehenengo aldaketa beste lau urtez luzatu zen, eta luzapen horretatik kanpo geratu ziren une horretan ezabatu ziren Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko plataformaren obrak.

Laugarrena.– 2025eko otsailaren 27an, «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak Euskadiko trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduketa agintzeko sinatutako hitzarmenaren hirugarren aldaketa» sinatu zen (BOE, 94. zk., 2025eko martxoaren 29koa), eta, horren bidez, besteak beste:

– Ezkioko geltokiko obretan egiteko zegoen tartea gauzatzeko lanak kendu ziren, batez ere gauzatu gabe zeuden indarrean zegoen eraikuntza-proiektuari zegozkion instalazioen jarduketei zegozkienak, eta horiek behin betiko hitzarmen orotatik kanpo geratu ziren, eta ADIF Alta velocidad-ek bere gain hartu behar zuen, modu bereizian, instalazio horien amaiera.

– ADIFek kudeatzen duen zabalera iberikoko sarean Astigarragako geralekuko obra guztiak kendu ziren, ezingo baitziren aurreikusitako epean amaitu, luzapena barne.

– Hitzarmenean jasotako jarduketen aurrekontu zenbatetsia eguneratu zen.

Bosgarrena.– Une honetan, batez ere obren garapenean eta egikaritzean gertatutako kontratu edo/eta izapidetze gorabeherak direla eta, ez dira osatu ETSBren eraikuntzarako zenbait jarduketa aginteko hitzarmenaren xedea osatzen zuten jarduketak, eta egoera honetan daude:

○ Larrialdiko galeriak:

– Abiadura handiko Gasteiz-Bilbo-Donostia lineako tuneletan larrialdietarako irteera berrien Eraikuntza-proiektua. Bergara-Astigarraga tartea (C22018003).

Egoera: ADIF-EK 2018-10-24an onartua. 2019ko ekainaren 6an, ETSren kontratazio-organoak erabaki zuen aipatutako eraikuntza-proiektuaren obra-kontratua Tecsa constructora – Obras subterráneas-Construcciones Olabarri ABEEari esleitzea, hamabi milioi zazpiehun eta laurogeita hamabost mila, zazpiehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hogeita bat zentimoko (12.795.757,21) zenbatekoan, BEZa barne, eta hogei (20) hilabeteko epean gauzatzeko. Obren harrera akta 2024-02-01ean sinatu zen.

○ Hernani-Astigarraga 2. Fasea:

– Euskadiko Trenbide-sare Berrian plataformaren Eraikuntza-proiektua. Tartea: Hernani-Astigarraga. 2. fasea (C22018529).

Egoera: ADIF-EK 2018-10-30ean onartua. 2019ko uztailaren 18an, ETSren kontratazio-organoak erabaki zuen aipatutako eraikuntza-proiektuaren obra-kontratua Sacyr infraestructuras-Sacyr neopul-Marriezcurrena-Zubieder ABEEari esleitzea, berrogeita sei milioi hirurehun eta laurogeita zazpi mila, zortziehun eta hirurogeita hamar euro eta bederatzi zentimoko (46.387.870,09) zenbatekoarekin, BEZa barne, eta hogeita hamazazpi (37) hilabeteko egikaritze-epearekin. Obra aldi baterako etenda dago, erabat, 2024-04-25etik, Astigarragako geltokiko nasen egikaritzeak baldintzatuta.

○ Atotxako geltokiaren birmoldaketa:

– Euskadiko trenbide-sare berriaren Atotxako geltokia (Donostia) birmoldatzeko Eraikuntza-proiektua (C22019190).

Egoera: ADIF-EK 2019-11-29an onartua. 2020ko apirilaren 2an, ETSren kontratazio-organoak erabaki zuen aipatutako eraikuntza-proiektuaren obra-kontratua Construcciones Moyua SL-Comsa SAU-Cycasa canteras y construcciones ABEEri esleitzea, laurogei milioi laurehun eta hamasei mila, berrehun eta hogeita hamabost euro eta laurogeita zazpi zentimotan (80.416.235,87), BEZa barne, eta berrogeita bi (42) hilabeteko egikaritze-epean. 2025-02-19an, proiektuaren 2. aldaketa idazteko baimena eman zen. Aldaketa horren arabera, egiteratze-epea hamabi (12) hilabetetan eta zenbatekoa gehitzeko proposamena egin zen, oraindik onartu ez den arren.

Bestalde, etorkizunean erabilera publikorako udal-ekipamendu kolektibo gisa integratzeko xedez Donostiako Udalak geltokiko estalkiaren espaziorako aurreikusitako diseinua egokitzeko erakutsi duen interesa kontuan izanda, ADIF AVk etorkizunean Donostiako Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko aukera aztertuko du. Hitzarmen horren bidez garatuko dira elementu horren konfigurazio fisiko eta funtzionalak eta titulartasun eta kontserbazio erregimenak zehazten dituzten baldintzak.

Erabaki honen I. eranskin gisa taula bat erantsi da, 2028ko abenduaren 31ra arte abian diren jarduketen jarraitutasun aldirako aurrekontuen xehetasunekin.

Seigarrena.– 2006ko apirilaren 24an sinatutako hitzarmena, geroago luzatu eta aldatu zena, 2017ko abenduaren 27an, 2021eko abenduaren 23an eta 2025eko otsailaren 27an sinatutako gehigarrien bidez, iraungi egin da indarraldia amaitu delako, eta ezin izan da berriro luzatu. Egoera horren aurrean, «Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Administrador de Infraestructuras Ferroviariasen arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko» izeneko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak, «Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Administrador de Infraestructuras Ferroviariasen arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduketa agintzeko aldaketa» izeneko bosgarren klausulan aurreikusitakoaren arabera, 2025eko abenduaren 10eko bileran, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 52.3 artikuluan xedatutakoaren babesean, proposatzea gaur egun gauzatzen ari diren jarduketekin jarraitzea eta horiek amaitzea erabaki du. Amaiera-aurreikuspen hau dute:

– Larrialdietako Galerietako obrak, dagoeneko harrera akta dutenak, 2024ko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin, obra amaierako ziurtagiria eta kontratuaren likidazioa (C22018003) onartu gabe daude. Obra horiei lotutako jarduketekin jarraituko da obrak gauzatzeko kontratua eta hari lotutako kontratuak likidatu arte, eta bakoitzari dagokion likidazio-ziurtagiriarekin gauzatuko da.

– Hernani-Astigarraga 2. fasearen obrak, aldi baterako etenda daudenak, erabat, 2024-04-25eko ondorioekin, Astigarragako geltokiko nasen egikaritzeak baldintzatuta. Hala ere, etenaldia amaitu ondoren obraren 6 hilabete inguruko egikaritze-epea aurreikusten da, eta 2026ko lehen eta bigarren seihilekoak hartuko dira kontuan, hurrenez hurren, obren etenaldia eta amaiera kentzeko. Era berean, zain daude obrak jasotzeko, obra-amaierako ziurtagiria onartzeko eta kontratua likidatzeko (C22018529). Obra horiei lotutako jarduketekin jarraituko da obrak gauzatzeko kontratua eta hari lotutako kontratuak likidatu arte, eta bakoitzari dagokion likidazio-ziurtagiriarekin gauzatuko da.

– Atotxako Geltokiaren Birmoldaketa obrek 2. aldaketa bat dute izapidetzean, eta haren idazketa baimenak 2025-02-19tik ditu ondorioak. Horrek aurrekontua gehiago handitzea eta epea ere luzatzea dakar, 12 hilabete, 2025-12-05era arte. Geltokiaren estalkiaren espazioaren egoera berria, bosgarren azalpenaren amaieran azaldutakoa eta Donostiako Udalak erabilera publikorako udal ekipamendu kolektibo gisa etorkizunean integratzeko sortu duen interesaren ondoriozkoa, proiektuan aurreikusitako diseinua birkonfiguratzea eta egokitzea dakar, baina obra ez da amaituko 2026ko lehen seihilekora arte, eta, era berean, obra amaierako ziurtagiriaren onarpena eta kontratuaren likidazioa (C22019190) kenduko dira. Obra horiei lotutako jarduketekin jarraituko da obrak gauzatzeko kontratua eta hari lotutako kontratuak likidatu arte, eta bakoitzari dagokion likidazio-ziurtagiriarekin gauzatuko da.

Aurretik azaldutako informazioan oinarrituta, eta abian dauden jarduketen egoera eta horiek amaitzeko behar diren epeak ikusita, eta dokumentu honen eranskinean justifikatzen den bezala, beharrezkotzat jotzen da horiek guztiak gauzatzen jarraitzea, eta 2028ko abenduaren 31 ezarri beharko da amaitzeko gehieneko egun gisa.

Eta aurretik azaldutakoa kontuan hartuta, aldeek akordio hau gauzatzea onartu dute, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 52.3 artikuluan aurreikusitakoaren babesean, eta, horretarako,

ERABAKI DUTE:

Aipatutako urriaren 1eko 40/2015 Legearen 52.3 artikuluarekin bat etorriz, aldeek berretsi egin dute Hitzarmenaren Jarraipen, Zaintza eta Kontrolerako Batzordeak 2025eko abenduaren 10ean egindako ezohiko bileran egindako proposamena, hau dena:

Lehenengoa.– Abiadura handiko Gasteiz-Bilbo-Donostia lineako tuneletan larrialdietarako irteera berriak eraikitzeko proiektuari dagokion «Gasteiz-Bilbo-Donostia abiadura handiko lineako tuneletan larrialdietarako irteera berriak egiteko kontratua. Bergara-Astigarraga tartea» (C22018003) kontratua gauzatzen jarraitzea Bergara-Astigarraga tartean, obrak gauzatzeko kontratua eta hari lotutako kontratuak likidatu arte; bakoitzari dagozkion likidazio-ziurtagiriekin gauzatuko da.

Bigarrena.– Euskadiko trenbide-sare berriaren plataformaren Eraikuntza-proiektua. Tartea: Hernani-Astigarraga. 2. Fasea izenekoari dagokion izen bereko kontratua (C22018529) gauzatzen jarraitzea, obrak gauzatzeko kontratua eta hari lotutako kontratuak likidatu arte; bakoitzari dagozkion likidazio-ziurtagiriekin gauzatuko da.

Hirugarrena.– Euskadiko Trenbide Sare Berriko Atotxako geltokiaren (Donostia) birmoldaketaren eraikuntza-proiektuari dagokion izen bereko kontratua (C22019190) gauzatzen jarraitzea, obrak gauzatzeko kontratua eta hari lotutako kontratuak likidatu arte. Bakoitzari dagozkion likidazio-ziurtagiriekin gauzatuko da. Bosgarren azalpenean adierazitakoarekin bat etorriz, ADIF AVk Donostiako Udalarekin aztertuko du etorkizunean hitzarmen bat sinatzeko aukera, dagokion euskarri-akordioa akordio honetatik kanpo hitzarmenaren xede den jarduketa honen legezko eremutik eta abian dauden jarduketekin jarraitzeko eta amaitzeko. Horren bidez gauzatuko dira geltokiko estalkiaren konfigurazio fisikoa eta funtzionala eta titulartasun eta kontserbazio araubidea zehazten dituzten terminoak eta baldintzak.

Laugarrena.– Goian aipatutako kontratuen likidazioa gauzatzeko behar diren epeak aztertu ondoren, eta dokumentu honen eranskinean justifikatzen den bezala, Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIFek Euskadiko trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako Hitzarmenaren amaiera luzaezinerako azken eguna 2028ko abenduaren 31 izango dela erabaki da.

Egun hori igarotakoan, Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIFek Euskadiko trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako Hitzarmena likidatu egingo da.

Hitzarmen hau betearaztearen ondoriozko prozesu judizialetatik, penaletik eta administrazioarekiko auzietatik sor daitezkeen erreklamazio eta betebeharren ondorioz kostu berriak ordaindu behar badira, aldeek hartuko dituzte beren gain Hitzarmenaren likidazioan, bakoitzari dagokionaren arabera. Adostasunik lortu ezean, auzigaiak administrazioarekiko auzien jurisdikzioan ebatziko dira.

Agindu-hitzarmenaren likidazioan, hitzarmenari egotz dakizkiokeen jarduketa eta egintza material eta administratiboen zenbateko osoa ezin izango da, inola ere, 2.048,97 milioi eurotik gorakoa izan (BEZa barne). Zenbateko hori 2025eko otsailaren 27an Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren hirugarren aldaketan zehazten da.

Goian azaldutakoaren osagarri gisa, EAEAOk eta Adif-Abiadura Handiak hitzarmen honen babesean baloratutako eta gauzatutako aktibo eta jarduketa guztiak Adif-Abiadura Handiari atxikitzeko formalizazioa gauzatu behar dute. Ekintza horiek, nolanahi ere, eraikitako aktiboak zerbitzuan jarri aurretik zehaztu beharko dira.

Bosgarrena.– Erabaki honek izaera administratiboa du, eta indarrean dagoen administrazio-araudiaren mende egongo da. Bertan aurreikusten ez den guztirako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea edo aurrerantzean hura ordezkatuko duen legeria aplikatuko da.

Akordio hau interpretatzean edo betetzean sor daitezkeen auziak administrazioarekiko auzien jurisdikzioan ebatziko dira.

Dokumentu hau bi zutabetan sinatzen da, euskaraz eta gaztelaniaz, eta interpretazio-desadostasuna egonez gero, gaztelaniazko testua gailenduko da. Eta ados daudela adierazteko, alderdi guztiek sinatzen dute dokumentu hau, modu elektronikoan, ondorio bakarrerako.

Egoitza elektronikoa, 2026ko urriaren 5a.

Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa,

ÓSCAR PUENTE SANTIAGO.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,

SUSANA GARCÍA CHUECA.

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF) enpresa-erakunde publikoko presidentea,

LUIS PEDRO MARCO DE LA PEÑA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala