Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2026ko azaroaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4745

AGINDUA, 2026ko urriaren 27koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalako eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako hautaketa-prozesurako epaimahaiaren osaera.

2026ko urriaren 14an, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko urriaren 7ko Agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaikideak izendatu ziren.

Ikusi da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalan eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan sartzeko hautaketa-prozesuetako lehenengo ordezko epaimahaikide izendatutako pertsonak ezin direla epaimahai horretan sartu arrazoi justifikatuengatik, eta, beraz, beste bi izendapen egin behar dira.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan xedatutakoarekin lotuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Jesús Ángel Sierra Murillo izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalako hautaketa-prozesuetako lehenengo ordezko epaimahaikide.

Bigarren artikulua.– Ana Isabel Periañez Vázquez izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren Administrazio instituzionaleko Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako hautaketa-prozesuetako lehenengo ordezko epaimahaikide.

Hirugarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala