Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4741

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Elgoibarko udalerriko (Gipuzkoa) San Antolin auzoko Iturburu parajean dagoen Iturburu Haundi iturburuko uraren aprobetxamendurako emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko espedientea. Helburua da etxerako eta abeltzaintzarako erabilitako urei –urteko 695,325 m3– industria-erabilera berri bat (gaztandegia) gehitzea, eta, horrela, erabilitako urteko bolumena handitzea.

– Espedientearen kodea: MCA-G-2026-0006.

– Eskatzailea: Iñaki Ansola Salegui.

– Jardueraren kokapena: Elgoibar (Gipuzkoa).

– Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): X: 551.084 Y: 4.786.297

– Eskatutako urteko bolumena: urteko 755,325 m3.

– Uraren erabilera: etxerako, abeltzaintzarako eta industriarako (gaztandegia).

– Obren deskribapena: obrek ez dute inolako aldaketarik izan, eta erabilerak gaztak ekoiztera zabaldu dira.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horretan. Espedientea agentzia horretan egongo da ikusgai, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala